Sareak

☉ Basauri

Basauriko sanfaustoetako kartel-lehiaketako irabazleak 1.500 euro eskuratuko ditu

Abuztuaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dituzte kartelak parte-hartzaileek Basauriko HAZn

|

Basauriarrak, iazko sanfaustoetako sokatira proban // Geuria

Datorren urriaren 7tik 15era sanfaustoak ospatuko dituzte Basaurin eta Udalak umeentzako eta helduentzako kartel-lehiaketak jarri ditu martxan. Kartelak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZn) aurkeztu beharko dituzte parte-hartzaileek 08:00etatik 13:00etara da lanegunetan eta hitzordua eskatzea beharrezkoa da. Senior kategoriako oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu berri dituzte.

Lanak aurkezteko azken eguna abuztuaren 31 izango da. Udal ordezkariek azaldu dute Kartel Txiki lehiaketako parte-hartzaileek telematikoki aurkezteko aukera izango dutela ere basauri.net webgunearen bidez.

Karte Txiki zein helduentzako lehiaketan parte hartzeko baldintza bakarra hurrengoa da: testu berbera agertu beharko da kartelean idatzita:

SAN FAUSTO 2023
BASAURI
Urriak 7 – 15 Octubre

Udaletik nabarmendu dute senior lehiaketako kartelek Basauriko Udalaren logotipoa erantsi beharko dutela.

Senior kategorian 1.800 euro banatuko dituzte saritan: 1.500 euro epaimahaiak aukeratutako egilearentzat eta 300 euroko akzesita tokiko diseinu onenarentzat: “Sariak ez dira metagarriak izango eta legeak ezarritako atxikipenak izango dituzte”, azaldu dute udal ordezkariek. “Indarrean dagoen legedia betez, PFEZren atxikipena aplikatuko zaie sariei”.

Kartel Txiki

Haurrentzako kategoria honetan Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBHko 1.mailara arteko gaztetxoek hartuko dute parte eta kategoria bi bereiziko dituzte: alde batetik Txikiak (LHko 1 eta 4. mailako ikasleak) eta bestetik Gazteak (LHko 5. mailatik DBHko 1. mailara artekoak), eta kategoria bakoitzak bere sariak izango dituela azaldu dute Basauriko Udaletik. Txikiak kategoriako oinarriak hemen kontsulta daitezke.

Txikiak kategoriako irabazleak Social Antzokiko zinema aretorako 4 sarrera eta haur-ikuskizunetarako beste 4 eskuratuko ditu, eta baita Zoroak kuadrillaren 50 euroko bonua, herriko saltokietan erabiltzeko.

Gazteak kategorian, saria Basauri Kirolak-eko igerilekua ordubetez erabiltzeko aukera izango da eta 15 lagunentzako merienda. “Gainera, Basauriko Indoor Abentura Parkerako 4 sarrera lortuko ditu irabazleak, bertan bi orduz aritzeko”. Sari horiez gainera, Zoroak kuadrillaren 100 euroko bonua jasoko du kategoriako irabazleak.

☉ Basauri

Lau gizon atxilotu dituzte Basauriko metalurgia enpresa batean lapurreta egiteagatik

Lapurreta iazko abuztuan gertatu zen, eta Ertzaintzak adierazi duenez, “balio handiko” lehengai metalurgikoa lapurtu zuten

|

Ertzaintzako ibilgailuak // Geuria, artxiboa

Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak 25 eta 50 urte arteko lau gizon atxilotu dituzte Basauriko industria-pabiloi bateko metalurgia enpresa batean lapurreta egitea leporatuta.

Lapurreta iazko abuztuan gertatu zen eta Segurtasun Sailetik adierazi dutenez, “balio handiko” lehengai metalurgikoa lapurtu zuten.

Atxiloketak Gernikan, Sestaon eta Portugaleten egin dituzte.

Gainera, lau pertsona horiei joan den urtarrilaren 19an Miranda de Ebroko enpresa batean egindako lapurreta ere egotzi diete. Kasu hartan 6.000 kilogramo kobre lapurtu zuten, 51.000 euro inguruko balioa zuena.

Bi delituetan atxilotuek zulo bat egin zuten enpresetan sartu eta lapurreta egin ahal izateko. 

Atxilotuei indarrez lapurreta egitea eta talde kriminaleko kide izatea leporatu diete.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Emakume bat atxilotu dute Basaurin espetxean droga sartzen saiatu denean

Emakumeak 67 urte ditu eta osasun publikoaren aurkako ustezko delitua egotzi diote. Era berean, berarekin zegoen 29 urteko beste emakume bat ere identifikatu du Ertzaintzak

|

Basauriko espetxea // Google Maps

Ertzaintzak 67 urteko emakume bat atxilotu zuen atzo Basaurin, espetxean haxixa sartzen saiatu zenean, preso bat bisitatzera joan zela aprobetxatuz.

Susmoak jarraituz, preso batentzako zen pakete bat ikuskatu zuten. Beroki bat aztertu eta miatu ondoren, forruaren barruan ezkutatuta 300 gramo haxix zituzten zazpi poltsatxo aurkitu zituzten.

Gauzak horrela, momentuan bertan atxilotu zuten emakumea. Osasun publikoaren aurkako ustezko delitua egotzi diote, eta polizia-eginbideak bete ostean, aske utzi zuten.

Era berean, akusatuarekin zegoen 29 urteko beste emakume bat ere identifikatu zuten agenteek. Bere aurka eginbideak ireki dituzte, ikertu gisa, delitu beragatik.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Bideoa | Basauriko Karnabas mozorro lehiaketa, 90 segundutan!

|

Inautxok gidatuta, euriak ez du mozorro lehiaketa geldiarazi Basaurin. Furbyak, Pinotxo eta Gepeto, haginlariak, Ratatouille, txorimaloak, euliak, estralurtarrak, oiloak eta lau urtaroak… ez da inor falta izan! Hona hemen mozorro lehiaketako laburpena!

Osorik irakurri

☉ Basauri

Bideoa | Zenbat denbora eman dute basauriarrek mozorroak prestatzen?

|

Inauteriak dira eta Basauriko kaleak mozorroz bete dira otsailaren 14an, larunbatez. Euria egin arren, mozorro lehiaketa antolatu dute Solobarriako karpan [hemen argazkiak!]. Eta bertan topatu ditugu estralurrarrak, furbyak eta oiloak eta baserritarrak. Zenbat denbora eman dute mozorroak prestatzen?

Osorik irakurri

☉ Basauri

Argazkiak | Lau urtaroak, Oilategi Deluxe eta Txorimaloak izan dira mozorrorik onenak Basaurin

|

Inauterien barruan mozorro lehiaketa antolatu dute gaur, otsailak 14, Basaurin. Desfilea bertan behera geratu da euriagatik, baina kuadrillek aukera izan dute euren mozorroak Solobarriako karpan erakusteko.

Bederatzi pertsona baino gutxiagoko kategorian, hirugarrenetik lehenengora hauek izan dira irabazleak: Furbiak (200 euro), Zeruko begiak (400 euro) eta Txorimaloak (550 euro).

Eta, bederatzi pertsona baino gehiagoko kategorian honakoak saritu dituzte: Parqueo sobre ruedas (250 euro), Globotxos (500 euro) eta Oilategi Deluxe (750 euro).

Gainera, Inautxo Saria ere banatu dute, eta kategoria honetan Lau urtaroak kuadrillak irabazi du saria (550 euro).

Osorik irakurri