Basauriko Basozelai Auzo Elkarteak, Udalarekin lankidetzan, 32 jarduera antolatu ditu San Juan jaietan. Ekainaren 23tik 26ra ospatuko dira jaiak eta musika, skate eta futbol txapelketak, gastronomia lehiaketa, umeentzako jolasak, kronoeskalada eta San Juan sua nabarmentzen dira.
Basozelaiko jaiak 2016 – Egitaraua
Ekainak 23, osteguna
17:00-20:30 Gurutze Gorriak antolatutako txorizo-jana eta haurrentzako jolasak
19:00 Txupinazoa eta pregoia
19:30 Txokolatada
21:00 San Juan sua, Mustafa tinbalekin
22:00 Flamenko kontzertua: Flamenkito de barrio
Ekainak 24, ostirala
18:00 Txupinazoa
18:00 Gynkana
19:00-20:30 Euskal erromeria
20:00 Kosti-poteoa
22:00 Kontzertuak: Mad Chicken + Mud Candies + The Luar Carrey Band
Ekainak 25, larunbata
09:30 Txupinazoa
11:00-21:00 Skate txapelketa
11:00-13:00 Kalejira txistulariekin
11:00-13:00 Puzgarriak
11:00-14:30 Tortila lehiaketa (kipulak, patatak eta arrautzak Auzo Elkartearen eskutik)
17:00 II Kronoeskalada: udaletxea-Basozelai
17:00-18:00 Bitsa jaia
18:30-20:00 Dantzak: Sevillanak
19:00 Kontzertuak Iruaretxetan (GynkGo taberna): Amhara Robleda + Paul Kelly
21:00 Txistorra-jana
21:30 Kontzertua Miramar tabernan: Woodstock Trio
22:30 Erromeria: Continente Orquesta
Ekainak 26, igandea
09:30 Txupinazoa
10:00 Beteranoen futbol partiduak: Basconia – Edudoga taberna
11:00-13:00 Kalejira dultzainekin
11:00-13:00 Txangoa zaldi gainean
12:30-14:00 Motorzaleen kedada
15:00 Herri bazkaria (Arroza Auzo Elkartearen eskutik)
16:30-20:00 Txirrista erraldoia (bainujantziarekin etortzea gomendatzen da)
17:00-18:30 Haur-jolasak
18:30-20:00 DJ + Animatzailea
21:00 Sari banaketa eta jaien amaiera
