Abarka Eguna, erromeriak, Rockein eta Festibas eta ibilgailu klasikoen erakusketak izango dira Bentako jaietan. Aurten, aurreneko aldiz, gastronomia lehiaketa antolatu dute
Maiatzaren 13tik 21era bitartean ospatuko dira Bentako jaiak, San Isidroren omenez. Gaueko Txantxangorri Auzo Elkarteak antolatzen ditu jai hauek, Basauriko Udalarekin, Herriko Taldeakekin, Txarraska Gaztetxearekin, Emakumeak Aniztasunean Elkartearekin, Gurutze Gorriarekin eta Babes Zibilarekin lankidetzan.
BENTAKO JAIAK 2017 – EGITARAUA
Maiatzak 13, larunbata
12:00 Kalejira: Danbolin Txistu Eskola eta Triki Bidebieta
12:30 Koadrilen kontzentrazioa San Isidro plazan eta poteoa
15:00 Koadrilen bazkaria San Jose ikastetxean
18:00-20:00 Aurpegiak margotzea San Isidro plazan
21:00 Rockein lehiaketaren finala Social Antzokian, sarrera doan
21:00 Rock kontzertua gaztetxean: Fetitxe + Raust! + Voltaia
23:00 Erromeria San Isidro plazan: Pensilvania
Maiatzak 14, igandea
09:00 I. Gastronomia lehiaketa: Haragi-bolak bere saltsan. Oinarriak eskuragarri Snoopy tabernan. Sariak:
1. 100 euro eta txapela
2. 50 euro
3. 25 euro
12:00 Kale-animazioa: Danbolin Txistu Eskola
13:30 Haragi-bolak bere saltsan aurkeztea eta sari-banaketa
Maiatzak 15, astelehena. San Isidro eguna
13:00 Meza Nagusia San Jose ikastetxean
13:30 Luntxa eta Triki Bidebietaren musika
Maiatzak 18, osteguna
18:30 Hitzaldi-solasaldia Txarraska Gaztetxean: Argentinako autogestioaren egoera kulturala
20:30 Kontzertua Txarraska Gaztetxean: Los Afilados (Argentina)
Maiatzak 19, ostirala
18:00-20:00 Marieneak 5 urte
23:00 Erromeria: Arizgoiti taldea
Maiatzak 20, larunbata
13:30-14:30 Motorren erakusketa Solobarria plazan
12:00 Kale-animazioa: Danbolin Txistu Eskola, Triki Bidebieta eta Basauriko Haizedoinu elkartea
17:00-21:00 Kultura Aniztasunaren III. Azoka Solobarria plazan
21:00 Festibas jaialdia San Isidro plazan: Ero + Kurixe + Kaixton + Ratas Negras + Kompromiso Antisocial
Maiatzak 21, igandea
10:00 Ibilgailu klasikoen erakusketa Solobarria plazan
11:30-13:00 Ibilgailu klasikoen kalejira
12:00 Kale-animazioa: Danbolin Txistu Eskola, Triki Bidebieta eta Basauriko Haizedoinu elkartea
12:00-14:00 Aurpegiak margotzea San Isidro plazan
21:00 Jai amaiera
