→Basauri

[Bideoa] Dozena bat lagun batu dira igel-toka txapelketa klasikoan

Modu batera edo bestera, hamaika urteak daramatza igel-toka txapelketak Basauriko sanfaustoetan ospatzen. Gaurkoan dozena bat lagun batu dira igelaren inguruan, baina euren gazte garaietan taberna askok antolatzen zituzten igel-toka txapelketak.

Asko adinekoak, baina gazteagoek ere parte hartu dute. Hala ere, adinak badu eragina igel-tokan, baita praktikak eta urteetan aritu izanak ere. Joko klasikoa da igel-toka, hortaz, sariak ere klasikoak ditu: hirugarren, bigarren eta lehen sailkatuentzat haragi puska ederrak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak