Zurrakapotearekin esperimentatzen jaioak dira Txikerrak koadrilakoak. Orain dela urte batzuk, edaria berde egin zuten, baita gelatina bihurtu ere. Azken honekin Zurra tripontziak lehiaketa jarri zuten martxan… eta urtetik urtera partaidetza handitzen doa.
