☉ Etxebarri
[Programa] Etxebarriko jaiak izango dira uztailaren 22tik 31ra
Gastronomia lehiaketak, Bizkaia torneoa, koadrilen olinpiadak, Etxahun Lekue eta Onintza Enbeita, garagardo trainera, mozorro lehiaketa edota kontzertuak antolatu dituzte.

Santa Ana eta San Inazio egunen omenez jaiak ospatuko ditu Etxebarrik uztailaren 22tik 31ra bitartean. Spinning maratoia, gastronomia lehiaketak, esku pilota partidak (Bizkaia torneoa), koadrilen olinpiadak, bertso-potea Etxahun Lekue eta Onintza Enbeitarekin, garagardo trainera, mozorro lehiaketa edota kontzertuak antolatu dituzte.
ETXEBARRIKO JAIAK 2017 – EGITARAUA
Uztailak 22, larunbata
11:00-22:00 Tunning autoen kontzentrazioa Forua kalean
13:40 Tunning autoen ibilbide turistikoa Etxebarritik
18:30 Koadrilen kalejira San Esteban elizatik
19:00 Pregoia eta txupinazoa udaletxeko plazan
20:00 Hirugihar-jana Donestebe etorbidean
21:00 Berbena udaletxe plazan: New Continente
22:00-22:30 Tunning autoetako neoi argien erakustaldia
23:00 Suzko zezena
Uztailak 23, igandea
10:00-11:45 Spinning maratoia udaletxeko plazan
11:30-14:00 Tortila txapelketa. Izen-emateak 09:30etik aurrera udaletxe plazan
1. Saria: Trofeoa + 50€ + Ardoa
2. Saria: 30€ + Ardoa
3. Saria: 20€ + Ardoa
12:00 Umeentzako pilota erakustaldia frontoian
17:30 Esku Pilota profesionala: Bizkaia VI. torneoa
18:00 Apar festa eta ur guda udaletxeko plazan
19:30 Hirugihar-jana
20:00-22:00 Bakarrizketa: El Peli
Uztailak 24, astelehena
19:00 Kontzertua udaletxeko plazan: Vamoaecuchá
20:00 Bertso-triki-dantza-poteoa udaletxeko plazatik: Etxahun Lekue eta Onintza Enbeita
21:00 Berbena udaletxeko plazan: Oasis Musical Show
24:00 Suzko zezena
Uztailak 25, asteartea
11:30-14:00 Paella txapelketa. Izen-emateak 09:30etik aurrera udaletxeko plazan
1. Saria: Trofeoa + 100€ + Ardoa
2. Saria: 60€ + Ardoa
3. Saria: 40€
12:00 Frontenis txapelketaren bikoteen final-laurdenak frontoian
17:00 Kutxa-dorrea udaletxeko plazan. Anima zaitez eta egin ezazu garagardo kutxa-dorrerik luzeena
17:00 Frontenis txapelketaren bikoteen finalaurrekoak
19:00-22:00 DJ Lier
20:00 Frontenis bikoteen finala
20:00 Zumba jaialdia udaletxeko plazan
Uztailak 26, asteazkena. Santa Ana
11:00 Etxebarriko txistularien kalejira
11:30 Puzgarriak udaletxeko plazan eta inguruetan
12:30 Urezko zezena udaletxeko plazan
17:00-19:00 Puzgarriak
18:00-21:00 Dantzaldia Adinekoen egoitzan: Orquesta Andoni
18:30 Txokolate-jana udaletxeko plazan
19:00 Dardo txapelketa
19:15 Mini-moltó txapelketa. Izen-emateak 18:15etik aurrera
19:15 DJ Markel Riaño udaletxeko plazan
20:00 Kontzertua Egetiaga Uribarri 10 kalean: Daltonic
Uztailak 27, osteguna
18:00 Aurpegi margoketa, koadro margoketa eta haur-animazioa
18:00 Karts ibilbidea eta lehiaketako kars erakusketa
18:00 Tute eta Briska txapelketak Jubilatuen lokalean
19:00 Elkartasun ponpen tailerra Tobyrekin
19:00 Pailazoak
19:00 Mahai-futbol txapelketa
20:00 Musika zuzenena: The Plastic Clono Band (The Beatles)
Uztailak 28, ostirala
17:30-20:00 Eskultura eta molde tailerra
20:00 Kontzertua: Sapo y Sello
21:00 Reggae-Ska jaialdia udaletxeko plazan:
21:30 Materia Gris
23:30 Akats
01:30 Dakidarria
Uztailak 29, larunbata
11:30-14:00 Marmitako txapelketa. Izen-emateak 09:30etik aurrera udaletxeko plazan
1. Saria: Trofeoa + 100€ + Ardoa
2. Saria: 60€
3. Saria: 40€
17:30 III. Sokatira txapelketa eta II. Txokor biltze txapelketa Ametzola kalean
20:00 Garagardo trainera
20:00-22:00 Kontzertua udaletxeko plazan: Flamenkito de Barrio
23:00 Erromeria: Trikizio
24:00 Suzko zezena
Uztailak 30, igandea
12:30 Erromeria Laguntasuna taldearen eskutik
17:00 Haur gynkana bizikletan
18:00 Koadrila olinpiadak udaletxeko plazan. Gaitasun fisikoak eta adimenezkoak
20:00-22:00 DJ Iñaki udaletxeko plazan
22:00 Kontzertua udaletxeko plazan: Stanby
Uztailak 31, astelehena
11:30 Bizkaiko Gaiteroak
15:00 Herri bazkaria udal frontoian
19:00 Dj Iñaki
20:00-21:30 Koadrilen eta banakakoen mozorro lehiaketa udaletxeko plazan. Sariak: 80 eta 50 euro
23:00 Jai amaiera udaletxeko plazan
☉ Etxebarri
Euskara Plana egiteko herritarrekin, elkarteekin eta klubekin lan-saioa antolatu du Etxebarriko Udalak otsailaren 26an
Etxebarriko Udalak euskararen inguruko diagnostikoa egin du herritarrek bidalitako ekarpenekin eta hori lan-saio ireki batean partekatuko du

Euskararen hizkuntza-komunitatea indartzeko eta 2026-2030 urte bitarterako Aroa Plan Estrategikoa egiteko prozesuarekin aurrera jarraitzen du Etxebarriko Udalak.
Iraila amaieran herritar guztiei zuzendutako galdetegi irekia martxan jarri zuen Udalak. Galdetegi horretan, euskara egunerokoan erabiltzeko motibazioari buruzko galderak jasotzen ziren, baita Etxebarriko udalerrian euskara zein eremutan erabiltzen den gehien ere.
Ondoren, galdetegiaren bidez bildutako informazio guztiarekin diagnostikoa egin zuen Udalak, eta lan hori egin eta gero, herritarrekin, elkarteekin eta klubekin partekatu eta lan-saio bat antolatu dute.
Otsailaren 26an, ostegunez, izango da lan-saioa 18:15ean Cimen (bigarren solairuko bosgarren gelan).
Bilerara joan nahi duenak izena eman behar du 944 267 005 telefono zenbakira deituz edo euskarazerbitzua@etxebarri.eus helbide elektronikora mezua idatziz.
“Ekintza honekin, Udalak berretsi egiten du udalerrian euskara sustatzeko eta normalizatzeko duen konpromisoa, eta herritarrak prozesu horretan parte hartzera animatzen ditu, AROA Plan Estrategiko sendoa eta Etxebarriko errealitatera egokitua erakitzeko”, diote udal ordezkariek.
☉ Etxebarri
Igeriketa sinkronizatuko Bizkaiko txapelketa jokatuko da igandean Etxebarrin

Otsailaren 15ean Etxebarriko kiroldegiak Bizkaiko Igeriketa Sinkronizatua Txapelketa hartuko du.
Urbarri Sinkro Etxebarriko klubak antolatuta, 09:00etatik 15:00etara bitartean izango da txapelketa.
☉ Etxebarri
Inauteriak ospatuko dituzte Etxebarrin otsailaren 12tik 22ra bitartean

Otsailaren 12tik 22ra bitartean inauteriak ospatuko dituzte Etxebarrin. Txikientzako, gazteentzako eta nagusientzako ekintzak prestatu dituzte.
Txikientzako prestatu duten programan ludoteka izango da otsailaren 12an 17:00etatik 19:00etara Kultur Etxean; hilaren 13an Kukullaga ikastetxeko inauteriak izango dira; eta otsailaren 14tik 17ra Tarrastako Inauteriak ospatuko dituzte.
Herriko gazteek bazkaria, karaokea, desfilea eta musika izango dituzte otsailaren 14an. Jarduera horiek Kultur Etxea eta Zintururi plazaren artean izango dira.
Eta nagusiei dagokienez, otsailaren 14an Goiko Jubilatuen Inauteriak izango dira eta hilaren 21ean Beheko Jubilatuena.
Ekintza horiez guztiez gain, otsailaren 21ean publiko guztiarentzako inauteriak ospatuko dituzte: desfilea, mozorro lehiaketa, Txiki Festa eta Super Disko Festa antolatuko dituzte herrian.
Egitaraua | Etxebarriko Inauteriak
Otsailak 12, osteguna
17:00-19:00 Txiki Ihauteriak Ludoteka Kultur Etxean (5-9 urte)
Otsailak 13, ostirala
Inauteriak Kukullaga ikastetxean
Otsailak 14, larunbata
Tarrastako Inauteriak: Jaia
Gazte Inauteriak Kultur Etxean eta Zintururin: bazkaria, karaokea, desfilea, poteoa, txaranga, bingoa eta musika
17:30-20:30 Nagusien Inauteriak Goikoa Jubilatuen Etxean
Otsailak 15, igandea
Tarrastako Inauteriak: Filma
Otsailak 16-17
10:00-13:00 Tarrastako Inauteriak
Otsailak 21, larunbata
18:00 Etxebarriko III. Inauterietako desfilearen hasiera Barrondo industrialdetik
18:00-20:00 Nagusien Inauteriak Behekoa Jubilatuen Etxean: dantza, mozorro lehiaketa eta txokolatada
18:30-20:30 Txiki eta helduen mozorro lehiaketa frontoian
18:30-21:00 Disko Festa Txikia udaletxeko karpan
21:15 Sari banaketa udaletxeko karpan
22:00-02:00 Super Disko Festa udaletxeko karpan
☉ Etxebarri
Txalaparta tailerra antolatu dute Etxebarrin helduentzat eta umeentzat

Etxebarriko Euskara Zerbitzuak Txalaparta tailerra antolatuko du otsailaren 27an eta martxoaren 1ean.
Otsailaren 27ko saioa helduei zuzenduta dago eta 18:00etan izango da Cime eraikineko bigarren solairuan.
Eta, martxoaren 1eko saioa familientzat izango da: gurasoentzat eta euren seme-alabentzat, hain zuzen. Familientzako tailerra Kultur Etxean izango da 11:30ean.
Txalaparta tailerrean parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute euskarazerbitzua@etxebarri.eus helbide elektronikora mezua bidalita edo 944 267 005 telefono zenbakira deituta.
☉ Etxebarri
Bideoa | Etxebarriko adinekoek eta aisialdi taldekoek bat egin dute Santa Ageda bezperan

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, Etxebarriko Partekatu adinekoen proiektuko kideak eta aisialdi taldeko arduradunak kalera atera dira lurra esnaraztera.










