☉ Galdakao
[Programa] Galdakaoko Elexalde auzoak jaiak ospatuko ditu irailaren 30etik urriaren 2ra
Antolatu dituzten jardueren artean daude: Andra Mari Dantza Taldeko musikarien emanaldia, Galdakao Ezagutu Martxa, herri bazkaria eta erromeriak.
Irailaren 30ean, ostiralez, hasiko dira Elexalde auzoko jaiak (Galdakao) eta urriaren 2ra arte luzatuko dira. Jai Batzordeak antolatu dituen jardueren artean daude: Andra Mari Dantza Taldeko musikarien emanaldia, Galdakao Ezagutu Martxa, herri bazkaria eta erromeriak.
Elexaldeko jaiak 2016 – Egitaraua
Irailak 30, ostirala
20:00 Jaien hasiera
20:15 Hitzaldia Andra Mari elizan: Galdakaoko izen zaharren saski naskia (Ander Ros Cubas)
21:15 Andra Mari Dantza Taldeko musikarien emanaldia elizan
Urriak 1, larunbata
09:00 Galdakao Ezagutu Martxa Ganguren Mendi Taldearen eskutik: udaletxetik Elexalderaino
11:00 Egurra Lantzen lanaren erakustaldia
13:00 Enkantea inguruko fruitu, barazki eta produktuekin
14:00 Trikipoteoa
15:00 Herri bazkaria
17:00 Umeentzako herri jolasak
19:00 Erromeria
Urriak 2, igandea
11:00 Kalejira auzotik
12:00 Meza nagusia eta soka-dantza
13:15 Galdakaoko Musika Bandaren kontzertua
15:00 Bazkaria Aretxondon
☉ Galdakao
Gurasolagun egitasmoaren urteko lehen tailerra antolatuko dute bihar Galdakaon
Berbalagunak martxan dira urritik Hego Uribe eskualdean, eta Gurasolagunak ere hasiko dira urtarriletik aurrera elkartzen.
Galdakaon urtarrilaren 24an antolatu dute ikasturteko lehen tailerra: Igel mihiluzeak. Barandiaran AEK Euskaltegian izango da tailerra, 17:15etik aurrera.
Tailerra 3 eta 9 urte bitarteko umeentzat eta euren familientzat dago zuzenduta. Materiala bertan jasoko dute.
“Ikasturteko lehen tailerra izango da. Beraz, proiektua ezagutzeko aukera paregabea izan daiteke. Euskaraz aritzea eta ondo pasatzeko gogoa izatea da eskatzen dugun bakarra”, diote Hego Uribeko Berbalagunetik.
☉ Galdakao
Fernando Izagirre DYAko presidente izandakoarentzat 7 urteko kartzela zigorra eskatu du Fiskaltzak
Ikerketa judiziala 2022an hasi eta hilabete honetan bukatu da. Izagirre eta Juan Diego Gallardo bere bazkidea epaiketaren zain daude orain
DYAko presidente izan zen garaian (2016-2021) ustez egindako irregulartasunengatik ikerketapean egon da Fernando Izagirre galdakoztarra.
Ikerketa 2022an hasi zuten eta ia hiru urte ostean, epaiketaren zain geratuko da akusatua, baita Juan Diego Gallardo bere bazkidea ere.
Fiskaltzak 7 urteko espetxe-zigorra eskatu du Izagirrerentzat: 4 urte eta erdi administrazio desleialeko delitu jarraituengatik eta 2 urte eta erdi DYAren egoera ekonomikoa islatu behar zuten dokumentuak faltsutzeagatik. Gallardorentzat 4 urteko kartzela-zigorra eskatu du.
Era berean, bi inputatuek DYAri 4,75 milioi euro baino gehiagoko kalte-ordaina ematea eskatu du Fiskaltzak. Eta akusatuen “bizibideak” eta “ondasunak” ikertzeko agindu dio Poliziari, etorkizunean gerta daitezkeen enbargoei begira, kondena bete behar badute.
Akusazio partikularrak, DYAk berak, urte gehiagoko espetxe-zigorra eskatu du inputatuentzat, eta Estibaliz Guevara aurreko gerentea epaitzea ere eskatu du, baina azken eskaera hori ez dute onartu eta errekurtso judizial baten zain dago.
Ikerketa 2022tik
DYAko zuzendaritza batzorde berriak salaketa jarri zuen 2022an, barne-auditoria batek alarmak piztu ondoren. Zehazki, “gauza arraro askorerekin” egin zuten topo auditorian, besteak beste, “diru txartelen erabilera okerra”.
Salaketa publiko egin eta Izagirrek Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako zuzendari karguari eta Galdakaoko Udaleko EAJren bozeramailetzari uko egin zuen.
1986an hasi zen boluntario gisa Izagirre DYAn eta 2016an izendatu zuten presidente. 2021ean kargua utzi zuen Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaritza hartu ondoren.
☉ Galdakao
Galdakaoko Ibilaldiaren abestia aurkeztuko du Eguzkibegi Ikastolak otsailean
Ibilaldia izango da aurten Galdakaon, maiatzaren 25ean. Eguzkibegi Ikastola antolaketa lanetan ari da eta iazko ekainean leloa eta logoa iragarri ondoren, otsailean abestia aurkeztuko dute.
Otsailaren 21ean, ostiralez, izango da 2025eko Ibilaldiaren abestiaren aurkezpena Torrezabalen. Ekitaldia arratsaldean izango da, baina oraindik ordua zehazteke dago.
Bestetik, otsailaren 23an Kanporamartxoa antolatuko dute Eguzkibegik, Ganguren Mendi Taldeak, Adiskide Pilota Taldeak eta Andra Mari Dantza Taldeak. Azken hiru elkarte galdakoztarrek urteurrenak ospatuko dituzte aurten.
Bizkaiko ikastolen egun handia iritsi bitartean, hamaika ekintza antolatuko ditu Eguzkibegik. Lehena urtarrilaren 19an izan zen: Herri kirolen desafioa. Hemen argazkiak!
☉ Galdakao
Bideoa / Ibilaldia 2025 batzordea: “Herri kirolen desafioa arrakastatsua izan da! Oso pozik gaude”
Ibilaldia izango da aurten Galdakaon, maiatzaren 25ean. Eguzkibegi Ikastola antolaketa lanetan ari da eta Bizkaiko ikastolen egun handia iritsi bitartean, hamaika ekintza antolatuko dituzte.
Urteko lehen jarduera urtarrilaren 19an, igandez, egin zuten Kurtzeko plazan: Herri kirolen desafioa. Hemen argazkiak!
Otsailean, bi ekintza izango dira: alde batetik, hilaren 21ean aurtengo Ibilaldiaren abestia aurkeztuko dute Torrezabalen, eta otsailaren 23an Kanporamartxoa antolatuko dute Eguzkibegik, Ganguren Mendi Taldeak, Adiskide Pilota Taldeak eta Andra Mari Dantza Taldeak. Azken hiru elkarte galdakoztarrek urteurrenak ospatuko dituzte aurten.
☉ Galdakao
Argazkiak / Ibilaldiaren urteari hasiera emateko Herri kirolen desafioa giro bikainean ospatu dute Galdakaon
Ibilaldia antolatuko du maiatzaren 25ean Eguzkibegi Ikastolak Galdakaon. Herrian giroa prestatzeko ekintzak antolatzen hasi dira: gaur, urtarrilak 18, Herri kirolen desafioa izan da Kurtzeko plazan. Eguraldi bikainarekin, giroa ezin hobea izan da! Hona hemen GEURIAn egin ditugun 86 argazki!