Galdakaok dagoeneko agur esan die aurtengo Santakurtze jaiei eta Udalak argitaratu berri ditu Koadrilen XVIII. Txapelketako behin betiko emaitzak. Txandapa koadrila izan da txapeldun eta guztira, 470 puntu lortu ditu.
Bigarren koadrila sailkatua Aldatza izan da 405 punturekin eta Erdu Mizkatan koadrila hirugarren izan da 395 puntu eskuratuz. Guztira, 36 koadrilek parte hartu dute aurtengo txapelketan. Txapelketa honen helburua da jaietan parte hartzea eta giro ludikoa sustatzea.
