☉ Galdakao
[PROGRAMA] 170 jarduera baino gehiago antolatu dituzte Galdakaoko jaietan
Irailaren 9an, ostiralez, hasiko dira Galdakaoko Santakurtze jaiak eta hilaren 18a arte luzatuko dira. Gastronomia lehiaketak, gazteen arteko txapelketak, musika kontzertuak eta kirola dira nabarmentzen diren ekintzak.

Irailaren 9an, ostiralez, hasiko dira Galdakaoko Santakurtze jaiak eta hilaren 18a arte luzatuko dira. Gastronomia lehiaketak, gazteen arteko txapelketak, musika kontzertuak eta kirola dira nabarmentzen diren ekintzak.
Galdakaoko jaiak 2016 – Egitaraua
Irailak 9, ostirala
19:00 Jaietako desfilea Plazakoetxetik udaletxera
20:00 Pregoia eta txupinazoa udaletxetik
20:05 Kantuz Kantu Kurtzekotik Iturriondo eta Santi Brouard plazetara
20:30 Sevillar jaia Berezikoetxeko plazan (euria bada, Urreta eskolan)
20:30 Diskofesta Kurtzeko plazan: Oihan Vega
20:30 Santakurtzeko Esku Pilota Txapelketaren finalerdiak
21:00 Kale animazioa Santi Brouard plazatik
22:30 Kontzertua Ardanza Lehendakariaren parkean: Txokorrak + Su Ta Gar
24:00 Triziklo lasterketa Kurtzea frontoian
Irailak 10, larunbata
09:00-20:00 Tenis eta Padel lehiaketak Zugatzuko pistak
11:00 Jantzi birziklatuen txapelketa Santi Brouard plazan (euria bada, Gandasegin)
11:00 Familia osoarentzako jokoak Lapurdiko aparkalekuan
12:00 + 17:00 Ume eta gazteentzako parkea Urreta parkean
12:30 Pailazoak Kurtzeko plazan: Potxin eta Patxin
13:00 Galdakao Txistu banda kalez kale
15:30 VI. Hiru jauzia txapelketa (11-16 urte) Gandasegin
16:15 III. Sokatira txapelketa (+16 urte) Gandasegin
17:00 Ohe lasterketa Juan Bautista Uriarte kalean
17:00 Tenis txapelketa Zugatzuko pistan
18:00 XXXVII Santakurtze Halterofilia garaikurra Gandasegin
18:00 XXII. Pelota partiduak Galdakaoko Topaketak Kurtzea frontoian
19:00 Kale antzerkia Santi Brouard plazan
19:00 Gaiteroak eta Adiskideak fanfarrea
20:00 Berbena Lapurdiko aparkalekuan: Orquesta Express
20:00 K1 Boxeoa Urreta kiroldegian
20:30 Kale animazioa Iturriondo plazatik: Orkestra Elektrotxaranga
22:30 Tributu banden kontzertuak: Los Bastardos (Motörhead) + Besos de Perro (Marea)
23:30 Berbena: Orquesa Express
23:30 Asier Bilbao Show Kurtzeko plazan
00:00-03:00 Alkoholaren gehiegizko kontsumoaren prebentziorako eta alkoholemia-tasa neurtzeko karpa Iturriondo plazan
Irailak 11, igandea
09:00-20:00 Tenis eta Padel lehiaketak Zugatzuko pistan
09:00 Gangurenera II. Igoera Santi Brouard plazatik
09:30Marmitako lehiaketa Iturriondo plazan
10:30 Esku Pilota txapelketa. Finalerdiak
11:00 Goxo frijituen txapelketa Santi Brouard plazan
11:00 Perkusio tailerra Mugaburuko landan (euria bada, Gandasegin)
11:30 + 17:30 Abentura parkea (+8) Lapurdiko aparkalekuan
12:00 + 17:00 Puzgarriak Urreta parkean
12:00 Kale animazioa Santi Brouard plazatik: Marmara Marching Band
12:30 Areto-dantza tailerra Kurtzeko plazan
13:00 Galdakaoko Txistu Banda
16:00 Emakumezkoen areto-futbol txapelketa hirutara Urreta kiroldegian
17:00 Tenis txapelketa Zugatzuko pistan
17:30 Goitibehera lasterketa Ergoien-Bengoetxe
18:00 Umeentzako antzerkia Santi Brouard plazan
18:00 Pencak Silat erakustaldia Kurtzea frontoian
18:00 Gizonezko seniorren areto-futbol txapelketa hirutara Urreta kiroldegian
18:00 Brotxe tailerra eta lerrokako dantza Ardanza Lehendakariaren parkea
19:00 Bertso jaialdia Kurzteko plazan: Jone Uria, Aitor Mendiluze, Fredi Paia, Julio Soto, Arkaitz Estiballes
19:30 Buruhandiak Mugaburuko landan
20:00 Areto dantza lehiaketa Ardanza parkean
Irailak 12, astelehena
17:00 Tenis txapelketa Zugatzuko pistan
17:30 Umeentzako ludoteka Berezikoetxeko plazan (1-7 urte)
18:00 Gaztechef txapelketa (11-16 urte) Plazakoetxeko parkean (euria bada, Lapurdiko aparkalekuan)
18:00 XXII. Pelota partiduak Kurtzea frontoian
19:00 Igeriketa Urreta kiroldegian
19:30 Buruhandiak Mugaburuko landan
20:00 Kontzertua Urreta parkean: Otuz
20:30 Trikitilariak kalez kale
21:30 Kontzertua Urreta parkean: Free The Wheel
Irailak 13, asteartea
11:00 Betiko jokoen Olinpiadak, adinekoentzat Kurtzeko plazan
16:00 Eskubaloi punteria txapelketa Urreta kiroldegian
17:00 Umeentzako parkea eta makilake tailerra Berezikoetxeko plazan
18:00 XV. Vusa txapelketa (Luis Beroiz memoriala) Kurztea frontoian
19:00 Kale animazioa kalez kale
19:30 Buruhandiak Mugaburuko landan
19:30 VIII. Playback txapelketa Ardanza parkean
20:00 Mariatxiak Kurtzeko plazan
20:00 Kontzertua Mugaburuko landan: Maider Legarreta
20:30 Trikitilariak
21:30 Kontzertua Guridi kalean: Semejantes
Irailak 14, asteazkena
10:30 Galdakaoko Musika Banda
11:30 Meza nagusia Santa Maria Elizan
12:00 + 17:00 Umeentzako jokoak Lapurdiko aparkalekuan
12:30 Bizkaiko Sokadantza Zabaleako plaza
13:00 Kontzertua Kurtzeko plazan: Galdakaoko Musika Banda
17:00 Aurpegi margoketa Gandasegin
17:00 Rol, estrategia eta simulazio jolasak Gandasegin
17:00 Mus txapelketa Iturriondo plazan
17:00 Tenis partiduak Urreta eskolan
18:00 Kale animazioa: Triku Piu-Pand eta Builaka Batukada
18:00 XXII. Pelota partiduak Kurtzea frontoian
18:30 Lagunarteko futbol partidua Zugatzuko futbol zelaian: CD Galdakao-Bilbao Athletic
19:00 Umeentzako berbena Urreta parkean
20:00 Dantza alardea Kurtzeko plazan
20:00 Kale antzerki musikala Santi Brouard plazan (euria bada, Torrezabalen)
20:30 Gizonezkoen areto-futbol partidua Urreta kiroldegian
21:15 Kontzertua Santi Brouard plazan: Inedituak
22:30 Kontzertua Gipuzkoa kalean: Sakatu
Irailak 15, osteguna
14:00 Adinekoen jaia. Herri bazkaria eta dantzaldia Kurtzeko plazan
17:00 Rol, estrategia eta simulazio jokoak Gandasegin
17:00 Tenis txapelketa Zugatzuko pistan
17:30 Goitibehera lasterketa (10-16 urte) Ardanza parkea
17:30 Tortilla txapelketa Etxaburu kalean
17:30 Motor txikien lasterketa (1-4 urte) Iturriondo plazan
18:00 XV. Vusa txapelketa Kurtzea frontoian
18:00 Umeentzako berbena Lapurdiko aparkalekuan
18:45 Eraso sexisten aurkako flash moba Ardanza parkean
19:00 Zumba festa Ardanza parkean
19:00 Kale antzerkia Santi brouard plazan
19:30 Buruhandiak Mugaburuko landan
19:30 Afari-merienda Iturriondo plazan
20:00 Mendi hitzaldia Torrezabalen: Alberto Iñurrategi
Irailak 16, ostirala
17:00 Umeentzako ludoteka (1-7 urte) Urreta parkean
17:00 Kukaina Elexaldeko igerilekuan
17:30 Umeentzako tailerrak (5-11 urte) Lapurdiko aparkalekuan
17:30 Abesbatzen kontzertua Kurtzeko plazan
18:00 Sukaldaritza tailerra umeentzat Gandasegin
18:00 Piraguatik tira Elexaldeko igerilekuan
18:00 Petanka txapelketa Mugaburuko landan
18:30 Umeentzako antzerkia Santi Brouard plazan
18:30 Koadrilentzako Gynkana (12-15 urte) Lapurdiko aparkalekuan
19:30 Abesbatzen kontzertua Kurtzeko plazan
19:00-22:00 Mozorroak Iturriondo plazan
20:00 Pelota partidu profesionalak: Agirre vs Laso / Bengoetxea VI-Aretxabaleta vs Urrutikoetxe-Larunbe
20:00 Antzerkia Torrezabal Kutur Etxean
20:30 Zezen suzkoa Mugaburuko landa, Bizkaia kalea, Kurtzeko plazan, Ituriondo plazan
21:00 Kale animazioa Santi Brouard plazatik: Sakatu Elektrotxaranga
22:30 XIX Kantzontzilo eta Kulero lasterketa Lapurdiko aparkalekuan
22:30 Kontzertua Ardanza parkean: Koiu + Reincidentes
23:30 Films Band, Zine festa eta berbena Kurtzeko plazan
24:00 Flan-jana Kurtzea frontoian (+16)
Irailak 17, larunbata
09:00-20:00 Tenis eta Padel lehiaketak Zugatzuko pistak
10:30 XL Santakurtze Txirrindularitza Saria Juan Bautista Uriarte kalea
11:00 Galdakaoko txistulariak, trikitilariak, gaiteroak eta albokariak
11:00 Ezetz txapari emon Kurtzea frontoian
11:00 Arku tiroa Kurtzea frontoian
12:00 + 17:00 Puzgarriak Lapurdiko aparkalekuan
13:30 Larrain dantza Iturriondo plazan
15:00 Herri bazkaria Kurtzeko plazan
16:30 Txirrista (+11 urte) Ardanza parkean
17:00 Taekwondo tailerra Santi Brouard plazan (euria bada Urreta eskolan)
19:00 Kale antzerkia Berezikoetxe plazan
19:00 Dantza alardea Torrezabalen
20:00 Kale animazioa Santi Brouard plazatik
20:30 Areto-dantzen erakustaldia Urreta kiroldegian
22:30 Kontzertua Ardanza parkean: Aneika Ara + Ken Zazpi
23:30 Sorgiñe berbena Kurtzeko plazan
00:00-03:00 Alkoholemia probak Iturriondo plazan
Irailak 18, igandea
08:00 Putxera txapelketa Urreta parkean
09:00-14:00 Tenis eta Padel txapelketen finalak Zugatzuko pistan
10:30 Esku Pilota finalak
12:00 + 17:00 Umeentzako parkea Berezikoetxeko plazan
12:00 Zirko tailerra Lapurdiko aparkalekuan
12:00 Erraldoi eta buruhandien desfilea Kurtzeko plazan
12:00 Kale animazioa
13:00 Txistu alardea Kurtzeko plazan
18:00 Herri kirolak Kurtzeko plazan
18:00 Txitxarrilloa Ardanza parkean
18:00 Magia ikuskizuna Santi Brouard plazan: Txan Magoa (euria bada, Lapurdiko aparkalekuan)
18:00 Larruzko paleta eta pala laburreko partida Kurtzea frontoian
19:00 Kale animazioa Santi Brouard plazan: Funky on the road
20:30 Sari banaketak Kurtzeko plazan: koadrilen arteko txapelketa eta koadila gazteak
☉ Galdakao
Galdakaoko lau udal aparkalekuetako 253 plaza libreak eskatzeko epea ireki du Udalak
Iturrondon, Paopan, Lapurdin eta Berezikoetxen 253 plaza esleitzeke ditu Udalak: 103 alokairu erregimenean eta 150 erabilpen lagapen modalitatean. Eskaerak egiteko epea zabalik dago martxoaren 6ra arte

Iturrondoko, Paopako, Lapurdiko eta Berezikoetxeko udal aparkalekuetan 253 plaza daude libre eta horiek esleitzeko prozedura hasi du Galdakaoko Udalak.
Alde batetik, alokairu erregimenerako 103 plaza daude eskuragarri: 19 Iturrondon (3 mugikortasun urriko pertsonentzat erreserbatuta), 42 Paopan (2 erreserbatuta), 32 Lapurdin (1 erreserbatuta) eta 10 Berezikoetxen.
Alokairuak urtebeteko iraupena izango du, gehienez lau urtera arte automatikoki luzatzeko aukerarekin.
Esleipendunek hilean 36 euroko alokairua ordaindu beharko dute, baita jabekideen erkidegoaren gastuak ere.
“Eskaera egiterakoan garaje bat aukeratu behar da. Norbaitek eskaera bat baino gehiago aurkeztuko balu, azken aukeraketa hartuko da kontuan”, diote udal ordezkariek.
20-23 urte
Bestetik, erabilpen lagapen modalitatean 150 plaza eskaintzen ditu Udalak: 11 plaza esleituko dira Iturrondon, 86 Paopan (1 mugikortasun urriko pertsonentzat erreserbatuta), 48 Lapurdin (2 erreserbatuta) eta 5 Berezikoetxen (1 erreserbatuta).
Modalitate honetan, esleipendunek aldi bakarrean ordaindu beharko dute prezio osoa esleipen egunean, eta plaza erabiltzeko eskubidea 2046ra arte izango da Berezikoetxen eta 2049ra arte gainerako aparkalekuetan.
Ezarritako prezioak honako hauek dira: 8.815 euro Berezikoetxen, 12.858 Iturrondon, 11.432 Paopan eta 12.987 Lapurdin.
“Erabilera lagapenaren prozeduran plaza guztiak esleitzen ez badira, hutsik edo esleitu gabe geratzen direnak alokairu erregimenean eskainiko zaizkie kasuan kasuko garajeko itxaron zerrendan dauden pertsonei”, diote.
Eskaera epea: martxoaren 6ra arte
Garaje plazak Galdakaon bizi diren pertsonek eskatu ahal izango dituzte. Horiek, ibilgailua eta indarrean dagoen gidabaimena, gutxienez sei hilabeteko antzinatasuneko errolda (edo azken urtean etxebizitza erosita izan) eta Udalarekin ordainketak egunean izan beharko dituzte.
Mugikortasun murriztua duten pertsonek baldintza berak bete beharko dituzte eta izaera hori egiaztatzen duen txartela izan.
Udal garajeetako plazak eskatzeko epea gaurtik martxoaren 6ra arte dago zabalik. Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira Galdakaoko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez: bi esteka izango dira, plaza alokairuan eskatzekoa eta plaza erabilpen lagapenean eskatzekoa.
Laguntza behar duten pertsonek ESAN Herritarren Arretarako Bulegora jo ahal izango dute izapidea egiteko laguntza jasotzeko.
Martxoaren 10ean behin-behineko zerrenda argitaratuko dute, eta gero, hamar eguneko epea irekiko dute alegazioak aurkezteko.
Martxoaren 24an behin betiko zerrenda argitaratuko dute eta martxoaren 27an zozketa publikoa egingo dute onartutako pertsonen artean.
☉ Galdakao
Juan Bautista Uriarte 47ko autobus geltokia 27. zenbakira lekualdatuko dute bi astez Galdakaon
Ur-hornidura sarea berritzeko lanengatik bateratuko dituzte bi autobus geltokiak. Galdabusari, Bizkaibusari eta ikastetxeetako autobusei eragingo die

Ur-hornidura sarea berritzen ari da Galdakaoko Udala Udaltzaingoaren komisaria paretik Maximo Moreno Musika Eskolaraino.
Obraren helburua da zerbitzu fidagarriagoa eta eraginkorragoa bermatzea, eta horregatik trafikoan eragina ari da izaten.
Udaletxe ondoko txandakako aparkalekuan 17 leku erabiltzen ari dira obrako materialak biltzeko. Eta, udaletxe ondoan esku hartu ondoren, Plazakoetxerako noranzkoan doan eskuineko erraila aldizka itxi egingo dute zorua altxatu behar dutelako.
Ildo horretan, Juan Bautista Uriarte kaleko 47. zenbakiko autobus geltokia (Iturrondo plazaren ondoan) 27. zenbakiko geltokira (supermerkatuaren aurrean dagoena) lekualdatuko du Udalak otsailaren 19tik eta hurrengo bi asteetan.
Neurriak Galdabusaren 1. lineari, Bizkaibusen A3631, A3642, A3932, A3930, A3911, A2610 eta A3641 lineei eragingo die, bai eta herriko zein inguruko beste toki batzuetako ikastetxeetara doazen autobusei ere.
Udalak herritarren ulermena eskertzen du aldi baterako den eragozpen honen aurrean, eta obra hau udal azpiegituren hobekuntzan aurrera egiten jarraitzeko beharrezkoa dela gogorarazi du.
☉ Galdakao
Aitana Rodrigo atleta galdakoztarrak Euskadiko errekorra hautsi du 60 metrotan
Errekor historikoa da, izan ere, 40 urte ostean hautsi du atleta galdakoztarrak Blanca Lacambra gasteiztarrak egin zuen marka

Aitana Rodrigo Rodriguez galdakoztarrak Bizkaiko errekorra hautsi du 60 metroko lasterketan.
Galdakaoko atletak 7.29ko denbora egin zuen otsailaren 14an Valentzian jokatu zen pista estaliko Espainiako kluben arteko txapelketan.
Aurreko Euskadiko errekor-marka 1986koa da, duela 40 urte. Hain zuzen ere, Blanca Lacambra gasteiztarraren zen errekorra (7.30).
☉ Galdakao
Galdakaon ondutako ‘Bi baso bat ur’ antzezlana estreinatuko dute ostegunean Torrezabal Kultur Etxean
Otsailaren 19an izango da estreinaldia Torrezabalen. Ondoren, Euskal Herri osotik bira egingo dute

Metrokoadroka Kolektiboa Galdakaon eta Torrezabalen bertan ontzen aritu den ‘Bi baso bat ur’ antzezlana estreinatuko dute otsailaren 19an, ostegunez, Torrezabal Kultur Etxean (19:00).
Sarrerak salgai daude 6 euroan. ‘Geuretik Sortuak’ programari esker garatu dute antzezlana Galdakaon.
Torrezabaleko estreinaldiaz gero, bira egingo dute Euskal Herri osoan zehar.
Urtarrilean Torrezabaleko programazioa aurkeztu zuen Galdakaoko Udalak, eta aurkezpenean Edurne Azkarate antzezlanaren zuzendaria eta Oier Guillan antzerkigilea izan ziren. GEURIAn azaldu zituzten antzezlanaren nondik norakoak:
☉ Galdakao
Kickboxing topaketa izango da bihar Galdakaoko Urreta kiroldegian
Amauteur mailako eta maila profesionaleko borrokalariak izango dira biharko topaketan. Sarrerak salgai daude 25 eta 50 euro artean

Euskal Herriko eta nazioarteko borrokalari onenetakoak bilduko dira bihar, otsailak 14, Galdakaon: Kickboxing topaketa izango da Urreta kiroldegian.
Borrokaldiak 17:00etan hasiko dira: ekitaldia amateur mailako saioekin hasiko da. Guztira 10 borroka izango dira, hiru roundera, bakoitza bi minutuko iraupenarekin. Kategoria honetan, parte hartzaileek babes ofizialak erabiliko dituzte: zango babesa, kaskoa, eskularruak eta aho babesa.
Ondoren, 20:00etan borroka profesionalen txanda izango da. Kasu honetan, 6 borroka izango dira, hiru roundera, bakoitza hiru minutukoa. Borrokalariek ez dute babesik erabiliko borroka horietan.
Sarrerak salgai daude 25 eta 50 urte bitartean MFC Championship webgunean, Etxebarriko Elite gimnasioan eta Urreta kiroldegiko leihatilan.









