→Galdakao

Borja Sanchez galdakoztarraren kartelak iragarriko ditu Santakurtzak

galdakao jaiak 2017 kartelak

“Guztiontzako Santakurtzak” lanak irabazi du aurtengo Galdakaoko jaietako kartel lehiaketa. Akzesit lokala Josune Martinezek irabazi du eta Aroa Etxebarriak haurren kategoriako saria.

Ezkerretik eskumara, haur kategoriako irabazlea, bigarren saritua, kartel iragarlea eta lokala // Geuria

“Guztiontzako Santakurtzak” lanak irabazi du aurtengo Galdakaoko jaietako kartel lehiaketa. Borja Sanchez Collado galdakoztarra da haren egilea eta 1.000 euroko saria jaso du. “Hainbat alditan aurkeztu naiz lehiaketara, baina orain arte ez dut lehenengo saria lortu. Bai, ordea, bigarren saria“, dio Sanchezek: “Mozoiloaren irudia txikian agertzen da, eta jaietan ikusten diren beste elementuak nabarmendu nahi izan ditut: txistulariak, jaietako zapia, abarkak… Kasu honetan, tipografiari inportantzia gehiago eman nahi izan diot, ilustrazioari beharrean“.

Ainhoa Agirregoikoa Kultura zinegotziaren esanetan, “aspaldi da galdakoztar batek ez duela Santakurtzetako kartel lehiaketa irabazi. Parte hartzea handia izan da eta hemendik kanpoko lanak jaso ditugu. Beraz, pozik sari nagusia Galdakaoko herritar batek irabazi duelako“.

Lehiaketako bigarren saria Amador Garcia Alvarez (Huelva) ilustratzaileak irabazi du (400 euro), eta akzesit lokalaren saria Josune Martinez Llamas galdakoztarrak lortu du “Galdakao’s flow” lanari esker (400 euro). Aroa Etxebarria herritarrak bigarren urtez jarraian haur-lehiaketa irabazi du eta 100 euroko balioa duen bonoa banatu dio Udalak, Galdakaoko dendetan gastatzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak