Sareak

☉ Galdakao

[Programa] 150 jarduera baino gehiago, Galdakaoko jaietako egitarauan

Irailaren 8tik 17ra bitartean ospatuko dira Galdakaoko jaiak. Kale animazioa, kirola, umeentzako parkeak, txapelketak eta bertso jaialdia, besteak beste, izango dira.

|

galdakao jaiak 2016 ohe lasterketa 9
Ohe lasterketak ikusle asko biltzen ditu // Geuria

Irailaren 8tik 17ra bitartean ospatuko dira Galdakaoko jaiak. Jai Batzordeak 150 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu. Besteak beste, kale animazioak, antzerkiak, kirola, umeentzako tailerrak eta parkea, gastronomia zein bestelako txapelketak eta bertso jaialdia. Aurtengo musika kontzertuei dagokienez, hauek izango dira: tributu bandak, En Tol Sarmiento, DJ Gaua (Las Tea Party, Berta Bittersweet, Aneguria, LaBasu eta Mad Muasel), Reggae Festa eta S.A., baita Galdakaoko bertako taldeak ere: Harro, Euskaliptus eta Oxabi erromeria.

Galdakaoko jaiak 2017 – Egitaraua

Irailak 8, ostirala
19:00 Jaietako desfilea Plazakoetxetik udaletxera

20:00 Pregoia eta txupinazoa

20:05 Kantuz Kantu Kurtzeko, Iturriondo eta Santi Brouard plazetan

20:05 Diskofesta: Oihan Vega

20:30 Santa Kurtzeko Esku Pilota Txapelketa, finalerdiak

21:00 Kale animazioa Santi Brouard plazatik: “Rock kalean” Zo Zongó

22:30 Tributu taldeen kontzertuak Ardanza parkean: Creedence Time (Creedence Clearwater Revival) + The Bond Scott Band (AC/CD)

24:00 Triziklo lasterketa Kurtzea forntoian

Irailak 9, larunbata
10:00-20:00 Tenis eta Padel lehiaketak Zugatzuko pistan

10:00 XIII. Paella txapelketa Plazakoetxeko parkean (euria bada, Zabaleako parkean)

10:30 XLI. Santa Kurtze Txirrindularitza saria Juan Bautista Uriarte kalean. Bizkaiko master mailako txapelketa

11:00 Jantzi birziklatuen txapelketa Santi Brouard plazan (euria bada, Gandasegin)

12:00 + 17:00 Ume eta gazteentzako parkea Urreta eskolan

12:00 Kalejira Adiskideak fanfarrearekin

12:30 Tor Magoa Kurtzeko plazan

13:00 Kalejira Galdakaoko txistu-bandarekin

17:00 Ohe lasterketa Juan Bautista Uriarte kalean

18:00 Kale antzerkia Santi Brouard plazan: “El soplido mágico” Bubble on circus (euria bada, Gandasegin)

18:00 Taekwondo tailerra Agirre Lehendakariaren plazan

18:00 XXXVIII. Santa Kurtze Halterofilia garaikurra Gandasegin

19:00 Kale antzerkia Berezikoetxeko plazan: “FreshCool” Tio Teronen Semeak (euria bada, Gandasegin)

19:00 XXIII. Pelota partiduak Galdakaoko Topaketak: Euskal Herriko lehen mailako pelotaro afizionatuak

20:00 Boxeo Gaua Urreta kiroldegian*

20:30 Kale animazioa Santi Brouard plazatik: Balkan Paradise Orchestra

22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Harro (Galdakao) + En Tol Sarmiento

23:00 Asier Bilbao Show-a Kurtzeko plazan

00:00-03:00 Alkoholaren gehiegizko kontsumoaren prebentziorako eta alkoholemia-tasa neurtzeko karpa Iturriondo plazan

Irailak 10, igandea
10:00-20:00 Tenis eta Padel lehiaketak Zugatzuko pistan

09:00 Ganguren mendira III. Igoera Santi Brouard plazatik

10:00 Marmitako txapelketa Iturriondo plazan

10:30 Santa Kurtzeko Esku Pilota Txapelketa, finalerdiak

11:00 Goxo frijituen txapelketa Santi Brouard plazan

12:00 + 17:00 Abentura parkea Urreta eskolan (+8 urte)

12:00 + 17:00 Puzgarriak Urreta parkean

12:00 Kalez Kalea Santi Brouard plazatik: Marmara Marching Band

12:30 Areto-dantza tailerra Kurtzeko plazan (+16 urte)

13:00 Kalez Kalea: Galdakaoko txistu-banda

16:00 Gazteen areto-futbol txapelketa hirutara Urreta kiroldegian: Otxartabe B – Santurtzi FS – Lagun Onak FS

16:30 Goitibehera lasterketa Elexalden. Euskal Herriko liga eta herri mailako kategoria

17:00 Haurrentzako tailerrak Urreta eskolan

17:30 Areto dantza lehiaketa Ardanza parkean

18:00 Gazte Gynkana Urreta eskolan (11-15 urte)

18:00 Kalez Kalea: Adiskide fanfarrea

18:00 Brotxe tailerra Ardanza parkean

18:00 Gizonezko seniorren areto-futbol txapelketa hirutara Urreta kiroldegian: Union Castreña – Zalditxo de Araia – Lagun Onak

19:00 Gaiteroekin kalejira

19:00 Bertso jaialdia Kurtzeko plazan: Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Igor Elortza, Miren Amuriza. Gai jartzailea: Arkaitz Estiballes

19:30 Eraso sexisten aurkako lerrokako dantza Ardanza parkean

20:00 Pencak Silat erakustaldia Kurtzea frontoian

Irailak 11, astelehena
17:00 Umeentzako parkea eta makilaje tailerra Santi Brouard plazan

17:30 Umeentzako ludoteka Berezikoetxeko plazan (1-7 urte)

18:00 Gaztechef txapelketa Plazakoetxeko parkean (11-16 urte). Euria bada, Gandasegin

18:30 Dantza modernoa, funky eta jazz ikasleen erakustaldia Kurtzeko plazan

19:00 XXIII. Pelota partiduak Galdakaoko Topaketak

19:00 Kalez Kalea: Galdakaoko txistu-banda

19:00 Igeriketa Urreta kiroldegian

19:00 Antzerkia Ardanza parkean: “Crusoe” Markeliñe

19:30 Buruhandiak Mugaburuko landan

20:30 Trikitilariekin kalejira

Irailak 12, asteartea
14:00 Adinekoen jaia, herri bazkaria eta dantzagarriak Kurtzeko plazan

16:00 Eskubaloi punteria txapelketa Urreta kiroldegian

17:00 Txikitenis partiduak Urreta eskolan

17:00 Umeentzako parkea eta makilaje tailerra Santi Brouard plazan

19:00 Kalez Kalea: Galdakaoko txistu-banda eta Maximo Moreno Musika Eskolako trikitilariak

19:00 XXIII. Pelota partiduak Galdakaoko Topaketak

19:00 Haur berbena Santi Brouard plazan: “Baso liluragarria” Panpotx

19:30 Buruhandiak Mugaburuko landan

20:00 Antzerkia Gandasegin: “I’m a real artist” Teatro A La Boina

Irailak 13, asteazkena
11:00 Betiko jokoen olinpiadak adinekoentzat Kurtzeko plazan

16:30 Mus txapelketa Iturriondo plazan

17:00 Tenis txapelketa Zugatzuko pistan (12 urtez azpikoak)

17:00 Rol, estrategia eta simulazio jokoak Gandasegin

18:00 Motor txikien lasterketa eta txokolatada Iturriondo plazan (1-4 urte). Euria bada, Gandasegi

18:00 Kale antzerkia: “Cirkusz Rupt” El Gran Dimitri

19:00 Kalez Kalea: Gaitariak, Maximo Moreno Musika Eskolako txistulariak eta trikitilariak eta Galdakaoko txistu-banda

19:00 Emakumezkoen Pelota partiduak Kurtzea frontoian

19:00 CD Galdakao senior taldearen aurkezpena eta futbol partidua Zugatzuko zelaian: CD Galdakao Ohorezko Maila – SD Amorebieta 2.B

20:00 Mendi hitzaldia Torrezabal Kultur Etxean: Alex Txikon

20:00 Berbalagun topaketa Santi Brouard plazan: euskararen mosaikoa

20:00 Boleroak Kurtzeko plazan: Son de Indianos

20:30 Trikitilariak

20:30 IX. Playback txapelketa Ardanza parkean

20:30 Gizonezkoen areto-futbol partidua Urreta kiroldegian: Kabiezeseko Goiztiri – Peña Kalimotxo

Irailak 14, osteguna
10:30 Galdakaoko musika-banda

11:30 Meza nagusia Santa Maria elizan

11:30 + 17:00 Piraten jaia Urreta eskolan

12:00 + 17:00 Umeentzako parkea Urretan

12:30 Bizkaiko Sokadantza Zabaleako plazan

13:00 Kontzertua Kurtzeko plazan: Da Capo musika-banda

16:30 Orienting Iturriondo plazan

17:00 Rol, estrategia eta simulazio jokoak Gandasegin

17:00 Tenis txapelketa Zugatzuko pistan

18:00 Kale animazioa: Zornotzako Triku Piu-Pand

18:00 Umeentzako berbena Santi Brouard plazan: “Reziklator” Zo Zongó (euria bada, Galdasegin)

18:30 Kalez Kalea Kurtzeko plazatik: The Mckensy’s Clan Band

19:00 XXIII. Pelota partiduak Galdakaoko Topaketak

19:00 Gaitariak eta Maximo Moreno musika eskolako txistu ikasleak

19:00 Zumba masterclass Ardanza parkean

20:00 Dantza alardea Kurtzeko plazan

20:30 Kale antzerkia Santi Brouard plazatik Iturriondora: “Su à Feu” Deabru Beltzak

Irailak 15, ostirala
17:00 Umeentzako ludoteka Urreta parkean (1-7 urte)

17:00 Tenis txapelketa Zugatzuko pistan

17:00 Tortila txapelketa Etxaburu kalean

18:00 Sukaldaritza tailerra umeentzat Gandasegin

18:00 Petanka txapelketa Hondartza bolei zelaian

18:30 Abesbatzen kontzertua Kurtzeko plazan: Danok Aurrera (Bengoetxe), Usansoloko Orfeoia eta Maximo Moreno Abesbatza

19:00 Gaitariak, Máximo Moreno musika eskolako trikitixa ikasleak eta Galdakao txistu-banda

19:00 Kale antzerkia Berezikoetxeko plazan: “Sefiní” Trapu Zaharra

19:00 Gangar proba Santi Brouard plazan

19:00-22:00 Mozorroak Iturriondo plazan

19:00 XXIII. Pelota partiduak Galdakaoko Topaketak

19:30 Buruhandiak

19:30 Sugarri Show Iturriondo plazatik

20:30 Zezensuzkoa Mugaburuko landan, Bizkaia kalean, Kurtzeko plazan eta Iturriondo plazan

21:00 Marmara fanfarrea Santi Brouard plazatik

22:30 XX. Kantzontzilo eta kulero lasterketa Peña Kalimotxoren lehenengo txosnatik

22:30 DJ Gaua Ardanza parkean: Las Tea Party, Berta Bittersweet, Aneguria, LaBasu eta Mad Muasel

23:30 Reggae Festa Kurtzeko plazan: Grupo Kontinente

24:00 Flan-jana txapelketa Kurtzea frontoian (+16 urte)

Irailak 16, larunbata
10:00-20:00 Tenis eta Padel lehiaketak Zugatzuko pistan

08:00 Putxera-txapelketa Urreta parkean

11:00 Ezetz txapari emon Kurtzea frontoian

11:00 Arku tiroa Kurtzea Kurtzea frontoian

11:00 Makilajea, txapal eta globoflexia Urreta parkean

11:30 + 17:00 Asmakizunen feria Berezikoetxeko parkean

11:30 Artzain txakurren lehiaketa Ardanza parkean

12:00 + 17:00 Puzgarriak

12:00 Galdakaoko txistulariak, trikitilariak, gaitariak eta albokariak

12:00 Adiskideak fanfarrea

13:30 Larrain dantza Iturriondo plazan

15:00 Herri bazkaria Kurtzeko plazan

17:00 Kukaina Elexaldeko igerilekuan

18:00 Piraguatik tira Elexaldeko igerilekuan

18:00 Kale antzerkia Santi Brouard plazan: “Mr Pichichi” Philo&Jole (euria bada, Gandasegin)

18:00 Esku Pilota partidu profesionalak: Urrutikoetxe-Larunbe vs Elezkano-Zabaleta

19:00 Gaitariak

19:00 Dantza alardea Torrezabal Kultur Etxean

19:00 Kale antzerkia Araba kalean: “Lapurminak” ATX Teatroa

20:00 Sakatu Elektrotxaranga

21:30 Areto-dantzen erakustaldia Urreta kiroldegian

22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Euskaliptus (Galdakao) + S.A. + Oxabi erromeria (Galdakao)

23:30 Remix orkestra Iturriondo plazan

00:00-03:00 Arriskuak gutxitzeko eta substantziak aztertzeko karpa Iturriondon

00:00-03:00 Alkoholaren gehiegizko kontsumoaren prebentziorako eta alkoholemia-tasa neurtzeko karpa Iturriondon

Irailak 17, igandea
10:00-14:00 Tenis eta Padel lehiaketako finalak Zugatzun. Sari banaketa 14:00etan

10:30 Santa Kurtzeko Esku Pilota txapelketako finalak Kurtzean

12:00 + 17:00 Umeentzako parkea Urreta eskolan

12:00 Herri Kiroletako tailerrak Urreta parkean

12:00 Erraldoi eta buruhandien desfilea Kurtzeko plazan

12:00 Adiskideak fanfarrea

13:00 Txistu alardea Kurtzeko plazan

18:00 Pailazoak Santi Brouard plazan: Antxo eta Pantxa (euria bada, Gandasegin)

18:00 Herri Kirolak Kurtzeko plazan

18:00 Txitxarrillo Ardanza parkean: Trio Nectar

18:00 Pala profesionala partiduak Kurtzea frontoian: Zubiri-Gordon vs Landeta-Ibai Perez

18:00 Gaitakariak, Maximo Moreno musika eskolako txistu ikasleak eta Triki Piu fanfarrea

19:30 Dantza bertikala Euskadi kalean (Torrezabal): La Glo Zirko Dantza

20:30 Jai amaiera Kurtzeko plazan

Irailak 23, larunbata
15:00 Kuadrilen bazkaria (Txosnen kolektiboa) Gipuzkoa kalean

☉ Galdakao

Argazkiak / Dozenaka lagun batu dira Galdakaon Azaroaren 25eko elkarretaratzean

|

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da gaur, azaroak 25. Galdakaon elkarretaratzea deitu du Momoakek udaletxeko plazan. Dozenaka lagun batu dira kontzentraziora.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Galdakaoko bederatzi tabernak parte hartuko dute Pintxo Lanperna txapelketan

|

azaroaren 24tik 26ra bitartean izango da Pintxo Lanperna txapelketa Galdakaoko bederatzi tabernatan // Galdakaoko Udala

Perretxikoak oinarri dituen Pintxo Lanperna txapelketa izango da azaroaren 24tik 26ra bitartean. Guztira bederatzi tabernak hartuko dute parte: On Kafe, Sorgiñe, Aterpe, Goxoa Bakery, Ostatu, Atseden, Batzokia, Ganguren eta V-Bat.

Pintxo txapelketa honetan parte hartzen duen taberna bakoitzak perretxikoekin osatutako pintxo bat prestatuko du, eta pintxoa eta ardo ondua edota ur botilatxoa 3 euroan eskainiko du.

Honako ordutegi hauetan eskainiko dituzte lehiaketarako prestatutako pintxo berezi horiek: azaroaren 24an 19:00etatik 23:00etara, azaroaren 25ean 12:30etik 15:30era eta 19:00etatik 23:00etara, eta azaroaren 26an 12:30etik 15:30era.

Zozketak

Lehiaketako pintxoak herritarrek eta epaimahai profesional batek baloratuko dituzte. Herritarren sariaren irabazlea boto gehien biltzen dituen pintxoa izango da, eta saria herriko saltokietan gastatu ahal izateko 100 euroko opari-txartela izango da. Sari profesionalaren pintxo irabazlea epaimahai profesionalak aukeratuko du.

Pintxo irabazlea aukeratzen laguntzen dutenek eta kartoi meheak zigilurekin eta establezimenduaren izenarekin azaroaren 28eko 13:00ak baino lehen entregatzen dituztenek 50 euroko opari txartela baten zozketan parte hartuko dute. Zozketa azaroaren 28an egingo da 14:00etan, Dendari Elkarteko egoitzan.

Galdakaoko Udalak, Gu Dendari elkartearen eta Galdakaoko Ostalaritza Eskolaren laguntzarekin antolatzen dute Pintxo Lanperna txapelketa.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Auzoetako beharrak identifikatu eta estretagia bat landuko du Galdakaoko Udalak datozen urteetan

Auzoen garapen integral eta orekatua bilatzeko azterketa parte hartzailea egingo du Udalak alde batetik Aperribai, Olabarrieta, Txistulanda eta Jugu auzoetan, eta bestetik Tximelarre Goikoa, Urtebieta, Zuatzaurre eta Urreta auzoetan

|

Aperribai auzoa // Geuria

Auzoen garapen integral eta orekatua sustatzeko asmoz, Auzotik Galdakao dinamika jarriko du martxan Udalak datozen asteetan. Proiektuak bi helburu nagusi ditu: auzoen behar nagusiak identifikatzea eta datozen urteetan zehar horiei erantzungo dien estrategia bat lantzea.

Dinamikarekin hasteko, bi eremu aztertuko ditu Galdakaoko Udalak: alde batetik, Agirre, Aperribai, Azpuru, Olabarrieta, Txistulanda, Aperribai Zaharra eta Jugu, eta bestetilk, Tximelarre Goikoa, Urtebieta, Zuatzaurre eta Urreta. “Datozen asteetan bi eremu horien diagnosia egiteko lanarekin abiatuko dugu Auzotik Galdakao proiektua, gune horietatik bertatik”, diote udal ordezkariek.

Horretarako herritarren parte hartzea bilatuko du Udalak. Bi eremu horietan bizi diren auzokideei zein jarduera bertan egiten duten bizilagunei edo eragileei inkestak egingo dizkie Udalak: “Inkestatzaile taldea auzo bakoitzeko hainbat etxetara joango da galdera sorta txiki batekin, eta, nahi duenak, galdetegiari online erantzuteko aukera ere izango du. Ondoren, lanketa parte hartzailea egingo da interesa dutenekin”, diote udal arduradunek.

Lanketa parte hartzaileari dagokionez, zenbait hitzordu eta jarduera antolatu ditu Udalak urtarrilean: urtarrilaren 15ean, astelehena, 18:00etan Urreta 2 eskolan, auzoei buruzko hausnarketa, 2. eremuko herritar eta elkarteekin; urtarrilaren 16an, asteartea, 18:00etan Aperribai eskolan, auzoei buruzko hausnarketa, 1. eremuko herritar eta elkarteekin; urtarrilaren 21ean, igandea, 11:00tan, ibilbide gidatua 2. eremuko auzoetan zehar, azterketarako garrantzitsuak diren lekuak ikusteko; eta urtarrilaren 28an, igandea, 11:00etan, ibilbide gidatua 1. eremuko auzoetan zehar, azterketarako garrantzitsuak diren lekuak ikusteko.

Jarduera horietan parte hartzeko izena eman behar dute interesdunek erabaki.galdakao.eus parte hartze plataformaren bitartez edo 688 830 479 telefono zenbakira deituta zein telegram edo whatsapp bidez mezua bidalita.

“Herritarren beharrizanei ahalik eta ondoen erantzuteko ezinbestekoa da herriaren, bertako guneen eta auzoen egoerak aztertu, horien beharrizanak ezagutu, eta proposamen zehatzak lantzea. Jakina da lekuan lekukoak izaten duela bertoko egoeraren berririk zuzenena, eta, hori abiapuntu hartuta, parte hartzerako dinamika berri bat jarriko dugu: Auzotik Galdakao. Herria herritarrek eraiki behar dutelako, guneka, auzoka edo zonaldeka batu, eta guztien ekarpenak uztartuta. Galdakao hobea elkarlanean sortzeko proposamena da horregatik honakoa; nork bere auzo edo gunetik Galdakao osatzekoa”, diote udal ordezkariek.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Transfusio zentroko langileei adostutako soldata igoera Osakidetzak ordaindu ez diela salatu du ELAk

|

Usansoloko Transfusioen eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileen elkarretaratzeetako bat iaz // Geuria

Bi urte baino gehiagoko borrokaren ondoren, Usansoloko Transfusioen eta Giza Ehunen Euskal Zentroko (TGEEZ) langileek soldata parekatzeko akordioa lortu zuten Osakidetzarekin ekainean, eta hortaz, soldataren % 4ko osagarria jasoko zuten.

Hala ere, ELA sindikatuak salatu duenez, “Osakidetzak ez die ordaindu adostutako osagarria langileei”. Akordioan 2023ko ekaineko, uztaileko, abuztuko, iraileko eta urriko hilekoen ordainketa jasotzen zen, eta urriko nominan ordaindu behar zituen Osakidetzak.

“Osakidetzak ez du bete SATSEk, UGTk eta SMEk 31 eguneko greba ixteko gutxiengoan sinatutako akordioa, eta ez du % 4ko osagarria ordaindu. Akordioa ekainean sinatu zuten Osakidetzak eta SATSE, UGT eta SME sindikatuek. Hala ere, Osakidetzak ez du akordioa bete, eta ez ditu parekatu Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko (TGEEZ) langileen eta Osakidetzako gainerako profesionalen soldatak”, salatu dute ELA sindikatuko ordezkariek. ELAk ez zuen akordioa sinatu, “beste kolektibo batzuk baztertzen zirelako, hala nola, EAGetako zeladoreak edo Lehen Arretako hainbat kategoria”.

Osakidetzako arduradunek zehaztu dutenez, ez dute % 4ko osagarria ordaindu, “akordioa ez duelako onartu Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak”.

“Hori ez da berria: gauza bera gertatu zen LABek, CCOOk eta UGTk gutxiengoan adostu zutenean Osakidetzak 2013tik 2021era bitarteko Lanbide Garapenagatik langileei zor zizkien zenbatekoak kentzea. 2019tik bakarrik ordaindu zen, eta akordioa sinatu ondoren, beharrezkoa izan zen gehiengo sindikalak, besteak beste ELAk, grebak deitzea, azkenean Osakidetzak LABekin, CCOOrekin eta UGTrekin adostutakoa ordain zezan, urtebete baino gehiagoren ondoren”, diote ELAtik.

Abenduaren 19an sektore publikoko beste greba bat deitu dute, eta ELAk Transfusioen eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek bat egin dezaten animatzen ditu.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Galdakaoko Andra Mari ikastetxeko kotxe elektrikoa hirugarren sailkatu da Greenpower Bridgestone lasterketan

|

Andra Mari Lanbide Heziketako ikasleek sortutako auto elektrikoak 23 itzuli egin zizkion Galdakaoko zirkuituari // Argazkia: Bridgestone

Galdakaoko erdigunea auto lasterketen zirkuitu bilakatu zen atzo, azaroak 19. Izan ere, Greenpower lasterketa antolatu zuen Bridgestonek, Galdakaoko Udalaren laguntzarekin, Zamakoa eta Ganekogorta kaleetan.

Besteak beste, Galdakaoko Andra Mari Lanbide Heziketako ikasleek sortutako auto elektrikoak lasterketan parte hartu zuen eta hirugarren sailkatu zen 16 eta 25 urte bitartekoen kategorian (Formula 24+ kategoria). Guztira, 23 itzuli egin zizkion zirkuituari Galdakaoko kotxeak.

Kategoria berean, Laredoko (Kantabria) Fuente Fresnedo Institutuak irabazi zuen lasterketa zirkuituari 35 itzuli emanez. Bigarren sailkatua Santurtziko San Jorge ikastetxea izan zen.

Bestetik, 11 eta 16 urte bitartekoen kategorian (Formula 24) Bilboko La Perrera zentroak irabazi zuen (46 itzuli) eta bigarren eta hirugarren sailkatuak izan ziren: Bilboko Madre de Dios ikastetxea (45 itzuli) eta Deustuko Ikastola (34 itzuli).

Greenpower-Bridgestone zirkuitua hezkuntza-programan parte-hartzaileek 9 eta 25 urte bitarteko haur eta gazteak dira. Eta helburua da auto elektrikoa diseinatzea eta sortzea, ondoren lasterketean parte hartzeko. Lehiaketetan, irabazlea bateria agortu gabe kilometro gehiago egitea lortzen duena da, hau da, ez du azkarrenak irabazten, modu eraginkor, energetiko eta jasangarrian gidatzen duenak baizik.

Osorik irakurri