Sareak
[the_ad_group id="3890"]

☉ Galdakao

Nor izango ote da Galdakaoko jaietako pregoilari?

Eguzkibegi Ikastola, Belen Madariaga, Kontxi Belandia, Alvaro Saiz edo Alfonso Postigo dira hautagaiak Santakurtze jaietako pregoilari izateko.

|

galdakao santakurtzak 2015 pregoilariak

Eguzkibegi Ikastola, Belen Madariaga, Kontxi Belandia, Alvaro Saiz edo Alfonso Postigo dira hautagaiak Santakurtze jaietako pregoilari izateko. Galdakoztarrek dagoeneko euren botoak eman dituzte, baina oraindik emaitzarik ez dute publiko egin.

Galdakaoko Udalak inesta jarri zuen martxan pregoilaria aukeratzeko eta guztira 708 lagunek parte hartu dute. Santakurtze jaiak irailaren 9tik 18ra ospatuko dira.

Prozesu parte-hartzailea

Herritarrek zein Jai Batzordeak euren ekarpenak egin zituzten Galdakaoko jaietako pregoilaria aukeratzeko. Guztien artean, lehenengo fase horretan bost bozkatuenak aukeratu ostean, galdakoztarrek botoak eman dituzte udal webgunearen bitartez.

Proposamen bozkatuena izango da aukeratuko dena. Hala ere, bozkatuen hori elkarte bat ez balitz eta persona bat bada, parekotasuna bermatuko da eta pregoilari gizonezkoa edo emakumezkoa eta, bere kasuan, suziri-jaurtitzaile emakumezkoa edo gizonezkoa izango dira.

☉ Galdakao

Galdakaoko Urreta Taekwondo Taldeko Sare Sagredok zilarra irabazi du Bizkaiko Kopan

|

Kadete aurreko mailan debutatu zuen lehen aldiz Galdakaoko klubak, lau ordezkarirekin: Ager Esteban, Peio Fernandez, Oier Palma eta Sare Sagredo // Urreta Taekwondo Kluba

Bizkaiko Taekwondo Federazioak bere lehen Bizkaiko Kopa antolatu zuen urtarrilaren 11n. Estatuko, Frantziako eta Portugalgo taldeak bertaratu ziren, tartean Galdakaoko Urreta kluba.

Kadete aurreko mailan debutatu zuen lehen aldiz Galdakaoko klubak, lau ordezkarirekin: Ager Esteban, Peio Fernandez, Oier Palma eta Sare Sagredo.

“Sarek zilarrezko domina irabazi zuen. Gainerakoek ezin izan zituzten final-laurdenak gainditu. Hala ere, oso pozik gaude egin duten lanarekin”, adierazi dute Urreta Taekwondo Klubetik.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Gizon bat atxilotu dute Galdakaon, aizkora batekin bi pertsonari erasotzea egotzita

Giza hilketaren saiakera leporatu diote. Gertaerak urtarrilaren 5ean, gauean, jazo ziren Zaratamon

|

galdakao ertzaintza 2018 etxea google maps
Gertaerak urtarrilaren 5ean, gauean, jazo ziren Zaratamon. Ertzaintzak ustezko erasotzailea Galdakaoko ertzain-etxean zitatu zuen eta bertan atxilotu zuten // Google

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Galdakaon, aizkora batekin bi pertsonari eraso egin eta txakur bat haien aurka xaxatzeagatik.

Giza hilketaren saiakera delitua egotzita atxilotu zuten. Atzo epailearen esku utzi zuten eta guardiako epaileak aske utzi zuen biktimekiko kautelazko neurriak ezarrita. Ustezko erasotzaileak aurrekariak ditu.

Gertaerak urtarrilaren 5ean, gauean, jazo ziren Zaratamon. Segurtasun Sailetik adierazi dutenez, biktimek eta ustezko erasotzaileak eztabaida izan zuten bezperan Ugaoko kopa-lokal batean, eta hurrengo egunean, urtarrilaren 5ean, ustezko erasotzaileari azalpenak eskatzera joan ziren biktimak Zaratamora.

“Pertsona horrek aizkora bat hartu eta bien kontra jo zuen, eta, gainera, bere txakurra xaxatu zuen haiei eraso egin ziezaien”, zehaztu du Ertzaintzak.

Txakurraren hozkadek eta aizkorak eragindako lesioen ondorioz, bi zaurituek ospitalera joan behar izan zuten, batek zauri larriak baitzituen gorputzeko hainbat ataletan, eta ebakuntza egin behar izan zioten.

Gertatutakoaren berri izan zutenean, eta biktimek emandako datuetan oinarrituta, Ertzaintzako agenteek Galdakaoko polizia-egoitzan zitatu zuten ustezko erasotzailea, eta bertan atxilotu zuten giza hilketaren saiakera delitua leporatuta.

Bestalde, bere etxean aizkora eta hasiera batean biktimak mehatxatzeko erabili zuen urpeko arrantzarako fusil bat konfiskatu zizkioten. Gainera, txakurra udal-txakurtegira eraman zuten, eginbideak amaitu bitartean.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Leidu Irakurketa Taldeak Alberto Ladrón Aranaren ‘Ilunpeko zelataria’ aztertuko du urtarrilean

|

Alberto Ladrón Arana idazle iruindarraren ‘Ilunpeko zelataria’ nobela beltza aztertu eta komentatuko dute urtarrilaren 27ko hitzorduan // Elkar

Galdakaoko Leidu Irakurketa Taldeak urte berriko lehen hitzordua finkatu du: urtarrilaren 27an, astelehenez, bilduko dira Peña Santa Cruzen lokalean 18:30ean.

Urteari hasiera emateko Alberto Ladrón Arana idazle iruindarraren ‘Ilunpeko zelataria’ nobela beltza (Elkar, 2022) aztertu eta komentatuko dute.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Asier Urrutikoetxea galdakoztarrak Euskal Herriko ibaien eta mendien karta-joko sortak sortu ditu

Galdakoztarrak crowdfunding kanpaina zabaldu du: gutxienez 2.200 euro lortu nahi ditu eta momentu honetan 2.100 euro lortu ditu

|

Asier Urrutikoetxea galdakoztarra sortu dituen karta-jokoekin // Utzitakoa

Euskal Herriko erliebea modu ludiko batean ikasteko karta-joko sortak sortu ditu Asier Urrutikoetxea galdakoztarrak.

Karta-joko sortak sortuta ditu, eta galdakoztarraren asmoa da modu fisikoan publikatzea karta-joko sorta horiek.

Horretarako, crowdfunding kanpaina bat jarri du martxan. Gutxienez 2.200 euro eta gehienez 3.000 lortu nahi ditu eta momentu honetan 2.100 lortu ditu dagoeneko. Dirua online biltzeko kanpaina urtarrilaren 15era arte dago zabalik.

Dirua dohaintzan emango dutenek ordainsariak izango dituzte: 15 euroko ekarpenarekin Asierrek Euskal Herriko ibaien edo mendien karta-sorta bat bidaliko du; 25 euroko ekarpenarekin Euskal Herriko ibaien eta mendien karta-sorta bana bidaliko du; eta 100 euroko ekarpenarekin 10 karta-sorta bidaliko ditu, bosna ibaiena eta bosna mendiena.

“Kartak kalitatezkoak izango dira, nukleo opaku eta UV bernizdun 305 gramotako naipe bereziak. Estaltzeko kartoizko kutxa pertsonalizatua izango dute. Bideoan agertzen diren karta horiek kartulinatan inprimatutako proba merke bat besterik ez da”, dio Urrutikoetxeak.

Katetoak eta familia-jokoa

Euskal Herriko mendien eta Euskal Herriko ibaien bi karta-joko sorta sortu ditu Urrutikoetxeak. Bakoitza, 40 kartaz osatua dago eta bi jolas desberdinetara jolas daiteke beraiekin: kateto jokora eta familien jokora.

“Familian zein lagunartean jolasteko asmoarekin diseinatuak izan dira, eta bide batez, modu ludiko batean, zeharka eta nahi gabe, gure herriko mendi eta ibai esanguratsuenei buruzko informazioa ezagutu eta ikasi egin daiteke”, dio Urrutikoetxeak.

Bost azpitalde nagusitan banatu ditu karta-jokoak. Azpitalde horiek dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroa eta lurralde bakoitzetik zortzi ibai eta mendi garrantzitsu agertzen dira.

“Jokoak, batez ere, prestatuta daude Euskal Herriko eskola eta ikastoletan gure seme-alabek geure lurraldea bere osotasunean ikusi eta berau barnera izan ahal dezaten. Gaur egungo liburu editorial atzerritarrek erakutsi nahi digutenari aurre egin nahian. Liburu askotan ageri da, adibidez, Euskadiko edo Euskal autonomi erkidegoko mendirik altuena Aitxuri, Aketegi edo Aizkorri direla, nik ordea, ezagutzera eman nahi dut Euskal Herriko mendirik altuena Hiru erregeen maila dela, Euskararen Herria bere osotasunean harturik”, dio.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Europako Parlamentua bertatik bertara ezagutu dute Galdakaoko Elexalde Institutuko ikasleek

|

Elexaldeko ikasleak eta irakasleak Pernando Barrena EH Bilduko eurodiputatuarekin Europako Parlamentuan // Elexalde BHI

Galdakaoko Elexalde Institutuko ikasleek Europako Parlamentua bisitatu dute. Bisita abenduaren 2tik 5era bitartean Bruselara egindako bidaian egin zuten.

Pernando Barrena EH Bilduko eurodiputatuaren gonbidapenari esker, Elexaldeko 23 ikaslek eta 3 irakaslek Europako Parlamentua ezagutu eta haren funtzionanendua ikusteko aukera izan zuten.

“Bisita horretan, ikasleek Europako politika eta egoitza nagusiari buruz zenbait alderdi ezagutu ahal izan zuten. Hala nola, Europako Parlamentua nola sortu zen, eurodiputatuak nola banatzen diren, nolako lana egiten duten han, eta nolako garrantzia duen beren lanak Europar Batasuneko herritarrontzat”, diote Elexalde Institutuko ordezkariek.

Bisita “interesgarria” izan zela diote Galdakaoko institututik: “Bertan, ikasleek multimedia pantaila interaktiboen bidez Europako Parlamentua deskubritu zuten; nola funtzionatzen zuen ere ikasi zuten, haren garrantzia eta Europako eguneroko bizitzan duen eragina. Ikasleek denboran zehar ere bidaiatu zuten eta munduko gertakaririk erabakigarrienetan murgildu ziren”.

“Pernando Barrena eurodiputatuak euskal interesak defendatzeko beste alderdi politiko batzuetako beste kide batzuekin hitz egitearen garrantziaz ohartarazi zituen ikasleak. Era berean, beren proposamenak aurrera eramatea zailtzen zuen eskuin muturreko indarra nabarmendu zuen. Europako huteskundeetan parte-hartzea oso txikia izan zela ere esan zuen, herritarrek Europa oso urrun ikusten dutelako. Gainera, Europako Parlamentuaren lana eta Ursula von der Leyen buru duen Batzordearen garrantzia azaldu zigun, Europako Parlamentuan lege-proiektu bat eztabaidatu ahal izateko. Ikasleek galdera batzuk prestatu zituzten eta berak guztiei erantzun zien”, diote Elexaldetik: “Eskertuta gaude Pernando Barrena eurodiputatuaren eskutik Eurokopako Parlamentura gonbidatu gaituztelako. Ziur gaude gure ikasleen hazkunde pertsonala eta akademikoa hobetzen lagunduko digula”.

Bisita gehiago

Europako Parlamentua bisitatzeaz gain, Elexaldeko ikasleek eta irakasleek Bruselako hainbat leku bisitatu zituzten.

“Lehenengo egunean, Bruselako Gabonetako merkatu koloretsuak bisitatu genituen, ohiko goffreak jan genituen eta Belgikako kaleen inguruko giro beroaz eta Plaza Nagusiko argiztapen eta musikaz gozatu genuen”, diote.

Elexaldeko ikasleak eta irakasleak Bruselako Grand Place plazan // Elexalde BHI

“Bigarren egunean Bruselako leku berezienak bisitatu genituen: Grand Place, Manneken Pis, Atonium, Saint Michele eta Saint Gudula katedralak. Asko gozatu genuen eta Bruselako kulturaz jabetu ginen”. Hirugarren egunean bisitatu zuten Europako Parlamentua, eta laugarrenean Galdakaora itzuli ziren.

Esperientzia eta ikaskuntza “emankorra, bakarra, apartekoa eta hezitzailea” izan zela adierazi dute. “Europako Parlamentura egindako bisita horrek erakunde horrek gure ikasle guztien bizitzan Europar Batasuneko herritar aktibo gisa duen garrantziaz kontzientzia eta ulermen handiagoa izaten lagunduko du”, diote.

Osorik irakurri