→Galdakao

Santakurtzetako pregoilaria aukeratzeko inkesta zabaldu du Udalak

galdakao jaiak 2016 udaletxetik

Galdakaoko jaietan pregoia irakurtzeko hautagaiak jasoko ditu Udalak inkesta baten bitartez. Galdetegia ekainaren 8tik 21era bitartean egongo da zabalik.

Galdakaoko jaietan pregoia irakurtzeko hautagaiak jasoko ditu Udalak inkesta baten bitartez. Aurreko urteetan bezala, parte-hartze prozesua zabaldu du gaur, ekainak 8, eta hilaren 21era arte egongo da zabalik.

Urrats orokor honen ondoren, beste fase bat egongo da bozkatzeko. Herritarren parte hartzea eta Jai Batzordearen ekarpenak kontuan hartuta, izen zehatzak agertuko dira bigarren fase honetan eta pregoilaria eta txupineroa bozkatuko dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak