☉ Galdakao
Igor Anton txirrindularia izango da Urretako jaietako pregoilaria
Ekainaren 23tik 25era ospatuko dira Urretan San Joan jaiak. Hala nola, kantzontzilo eta kulero lasterketa, gastronomia lehiaketak eta kale-animazioa izango dira.

Ekainaren 23tik 25era bitartean ospatuko dira Galdakaoko Urreta auzoan San Joan jaiak. Antolatu dituzten jardueren artean daude, besteak beste, gauerdiko kantzontzilo eta kulero lasterketa, gastronomia lehiaketak, rally poteoa eta kale-animazioa.
URRETAKO JAIAK 2017 – EGITARAUA
Ekainak 23, ostirala
17:00 Jolasak eta aurpegi-margoketa
19:00 Pregoia eta jaien hasiera. Aurten, Igor Anton txirrindulariaren eskutik+
19:00 Batukada: Samba and Roll
19:00 Txosnen irekiera eta Rally Poteoko txartelen banaketa
20:00 Jazz dantza modernoa eta funky erakustaldia, Baile Leiva akademiaren eskutik
22:00 San Joan sua, konjuroa eta txistorrada
23:00 Musika: Bilbo DJ
01:00 V. Kantzontzilo eta kulero lasterketa
04:00 Txosnen itxiera
Ekainak 24, larunbata
12:00 Txosnaren irekiera
12:30 Patata tortila lehiaketa
12:30 Haurrentzako jolasak
12:30 Zezen-mekanikoa
13:00 Rally Poteoa. Pintxoen dastaketa doan
13:00 Maximo Moreno Musika Eskolako emanaldia
13:00 Aikidö erakustaldia
13:30 Batukada: Samba and Roll
14:00 Tortilen aurkezpena, balorazioa eta sari-banaketa
16:00 Bitsa jaia
17:00 TxikiDYA osasun txapelketa
17:30 Zezen-mekanikoa
18:30 Txokolatada
19:00 Kalejira eta animazioa
19:00 Zuek bai zuek txapelketa
21:00 Zezen-mekanikoan erresistentzia lehiaketa eta sari-banaketa
23:00 Erromeria: Remix orkestra
Ekainak 25, igandea
11:00 Artisau azoka
12:00 Txosnen irekiera
12:00 Paella txapelketa
12:30 Kalejira eta animazioa
13:00 Rally Poteoa
13:00 Meza nagusia
13:30 Sevillanen erakustaldia
14:30 Paellen aurkezpena, balorazioa eta sari-banaketa
15:00 Herri bazkaria (mahaiak eta aulkiak Jai Batzordearen esku)
18:00 Trial eta Flatland erakusketa
20:00 Oliver magoa eta Eva
21:00 Rally Poteoko sariaren zozketa
22:30 Jaien amaiera
☉ Galdakao
Usansolo herri gisa inskribatu ez izanaren aurka helegitea jarri du Galdakaoko Udalak

Lurralde Politikako Ministerioak ukatu egin zuen ekainean Usansolo Bizkaiko 113. udalerria toki-erakundeen erregistroan inskribatzea 5.000 biztanle baino gutxiago izateagatik. Bada, Galdakaoko Udalak helegitea aurkeztu du administrazioarekiko auzi-prozesu bidez, eta Madrilgo Auzitegi Nagusiak tramiterako onartu du.
“Herriak eratzeari buruzko araudia Foruek zehazten dute eta Foru Arauak ezartzen dituen pausoak zehatz jarraitu dira Usansolo udalerri bihurtzeko azken urteotan egin den prozesu osoan. Bestetik, ariketa demokratiko soila da herritarrei hitza eman eta hitz hori errespetatzea, eta usansolotarrek argi adierazi dute udalerri gisa eratu nahi dutela”, adierazi dute udal ordezkariek, eta, “usansolotarren nahia bete dadin eta Usansolo Bizkaiko 113. udalerri gisa behin betiko eratu dadin lortzeko lanean jarraituko” dutela jakinarazi dute.
Usansolo herri gisa eratzea onartu zuten Bizkaiko Batzar Nagusiek iazko azaroan. Erabaki hori oinarri hartuta Toki Erakundeen Erregistroan inskribatzeko eskaera egin zuen Usansoloko Kudeaketa Batzordeak, prozesuari amaiera behin betiko emateko eta Usansolo udalerri gisa eratzeko. Baina erregistroak ezetz erantzun zion eskaerari. Orain, Galdakaoko Udalak aurkeztutako helegiteari erantzuna eman behar diote.
Aldundiarekin koordinatuta
Ekainean bertan Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak Euskadi Irratian jakinarazi zuen Foru Aldundiak ere helegitea jarriko ziola Lurralde Politikako Ministerioaren erabakiari. Eta hala egin dute: Bizkaiko Foru Aldundiak helegitea ere aurkeztu du.
“Bide horretan, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Usansoloko Kudeaketa Batzordearekin batzartu gara uztailean, guztien interesen alde estrategiak koordinatuta aritzeko. Elkarlan horrek fruituak emango dituelakoan dago Udala”, diote udal arduradunek.
☉ Galdakao
Urreta kiroldegiko kantxan aireztapen natural sistema jarriko du Galdakaoko Udalak
Euskal Kopako partidua bertan behera utzi zuten irailaren 15ean Urretako kiroldegiko kantxan sortu zen kondentsazioagatik. Sarreren dirua gaurtik irailaren 29ra arte itzuliko du Udalak

Surne Bilbao Basket eta Saski Baskoniaren arteko ACB Euskal Koparen partida ezin izan zen amaitu irailaren 15ean, ostiralez. Eten egin behar izan zen, Urretako kiroldegiko kantxan sortu zen kondentsazioagatik.
“Bero handiak eragindako kondentsazioak jokalekuko lurra bustitzen zuen, zorua labainkor zegoen oso, eta horrek jokalarien lesio arriskua zekarren. Egoera ikusita, partida bertan behera uztea adostu zuten alde guztiek”, di0te udal ordezkariek. Eragindako kaltea sentitzen du Galdakaoko Udalak eta gaur bertan hasiko da sarrera erosi zutenei dirua itzultzen kiroldegiko sarreran bertan, irailaren 29ra arte: “Partidarako sarrerak erakutsita, berehala itzuliko da ordaindutakoa”, diote.
Obrak Urretan
Urretako kiroldegia handitzeko lanak aurreikusita daudela gogorarazi du Galdakaoko Udalak. Obrak 2024an hasiko dituztela adierazi dute udal ordezkariek, “eta, horien barruan, aurreikusita dago kantxan aireztapen natural sistema jartzea”, diote.
Guztira 1.000 metro karratu berri izango ditu Urreta kiroldegiak, sotoa egokituta eta beste bi solairu berri sotoaren gainean eraikita. “Sotoa aprobetxatu nahi dugu eta aireztatzeko prozesuak hobetuko ditugu. Gainera, igerilekiko zein saskibaloi kantxetako aldagelak berrituko ditugu, eta berriak sortuko ditugu sotoan. Urteetan zehar erabileratik gabeko gunea aprobetxatu nahi dugu”, adierazi zuen iaz Asier Egiraun Hirigintza arloko zinegotziak, Urreta kiroldegia handitzeko proiektuaren aurpezpenean.
☉ Galdakao
Bideoa | Lander Diego (Patxiku): “Beste urte batez txapelketa irabazi dugu eta pozarren gaude!”

Patxiku kuadrillak bere laugarren izarra jantzi du gaur. Galdakaoko jaietako kuadrillen arteko txapelketa irabazi dute eta Lander Diego patxikukidearekin berba egiteko aukera izan dugu jaien amaieran.
☉ Galdakao
Patxiku kuadrillak irabazi du laugarrenez Galdakaoko santakurtzetako txapelketa

Gaur bukatu dira Galdakaoko jaiak. Eta hortaz gaur, 20:30ean, Kuadrillen arteko Txapelketako sari banaketa egin dute. Aurten berriro ere Patxiku kuadrillak kuadrillak irabazi du txapelketa nagusia 570 punturekin.
Laugarren urtez jarraian irabazi du txapelketa Patxikuk: 2018an, 2019an, 2022an eta 2023an.
Bigarren sailkatua izan da Dekantzekoz 550 punturekin eta hirugarren Trikiriki 545 punturekin.
Galdakaoko jaiak 2023
Kuadrillen arteko txapelketa – Sailkapena
1- Patxiku: 570 puntu
2- Dekantzekoz: 550 puntu
3- Trikiriki: 545 puntu
4- Gusak: 525 puntu
5- Antzeko: 505 puntu
6- Beti Berandu: 485 puntu
Sailkapen osoa esteka honetan kontsulta dezakezu.
☉ Galdakao
Bideoa | Galdakaoko kuadrillak indartsu, santakurtzetako Herri Kiroletan

Txandapa kuadrillak antolatzen du urtero santakurtzetan kuadrillen arteko Herri Kirolak. Aurten irailaren 16an, larunbatez, izan dira.