Galdakaoko jaiak hasiak dira eta aurten ere eraso sexisten kontrako kanpaina martxan jarri dute. Oraingo honetan lerrokako dantza bat egin dute gaur, irailak 9, 19:30ean Ardanza parkean. Areto dantza taldeak eta Erabide elkarteak antolatu dute beste urte batez eraso sexisten aurkako dantza eta 700 herritar inguru batzea lortu dute. Aurten Goazen taldearen ‘Denok zu’ abestia dantzatu dute.
