Ekainaren 11n hasiera emango dio Arratiako Mankomunidadeak gaueko autobus zerbitzuari. Zerbitzu honek urtero onarpen handia dauka eta ekainaren 11tik irailera, Galdakaoko jaietara arte luzatuko da. Zerbitzuak Gaztedi Arratia Programearen finantziazinoa dauka, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren Gaztedi Bizkaia Proiektuaren barruan.
Gautxori hau normalean larunbatetik igandera bitarteko gauetan eskainiko da eta bi maiztasun izango ditu: 02:30ean eta 05:00ean -autobus bat jaietan dagoen herriko geltoki batetik irtengo da eta Arratia haraneko herrietara, Galdakaora eta Zornotzara joango da-. Galdakaon udaletxe ondoan eta Usansoloko tren-geltokian geratuko da.
Arratia eskualdeko jaien egutegia
Igorre: Ekainak 11-17 – 02:30 + 05:00 – Autobus geralekuan
Bedia: Ekainak 25 – 02:30 + 05:00 – Autobus geralekuan
Arantzazu: Uztailak 1 – 03:30 – Autobus geralekuan
Dima: Uztailak 2 – 02:30 + 05:00 – Autobus geralekuan
Zornotza: Uztailak 16-23 – 02:30 + 05:00 – Erdiguneko geralekua, Nafarroa
Lemoa: Uztailak 30 – 02:30 + 05:00 – Postetxearen ondoan
Zeanuri: Abuztuak 13 – 02:30 + 05:00 – Autobus geralekuan
Areatza: Abuztuak 26 – 02:30 + 05:00 – Autobus geralekuan
Artea: Irailak 10 – 02:30 + 05:00 – Autobus geralekuan
Galdakao: Irailak 10-17 – 02:30 + 05:00 – Udaletxe ondoko geralekuan eta Usansoloko tren geltokian
