Goizeko 10:30etatik dozenaka lagun izan dira Elexalden jaietako gastronomia txapelketan parte hartzen. Txosnetako musikak girotu du hitzordua eta sukaldatu ondoren, frontoian bazkaldu dute denek elkarrekin.
'Zaratamoko Kantuzaleak' taldeak hartu du jaietako pregoia irakurtzeko ardura. Bertsoa eskaini diete Elexaldeko plazan adi-adi zeuden zaratamoztarrei.
Irailaren 6tik 9ra ospatuko dira aurten Ugaoko jaiak. Sarea Txiki Abesbatza arduratuko da festen lehen egunean pregoia irakurtzeaz eta Etorki Dantza Taldea izango da jaiei amaiera emango diena,...
Galdakaoko Udalak martxan jarri du 2019ko Santakurtzetako kartela aukeratzeko lehiaketa. Proposamenak abuztuaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira.
Udalak eta Jai Batzordeak eraso sexistarik gabeko jaien aldeko konpromiso irmoa azaldu dute eta horren harira zenbait jarduera proposatu dituzte jaiek iraun bitartean.
Jai Batzordeak honako musika ikuskizunak antolatu ditu lau egunez. Urtero bezala, Txosnaguneak ere kontzertuak antolatuko ditu, baina aurrerago emango dute horien berri.
Abuztuaren 8tik 12ra ospatuko dira aurten Zaratamoko jaiak, ostegunetik astelehenera. Besteak beste, herri bazkaria, pilota partiduak, haurrentzako jolasak eta zuzeneko ikuskizunak antolatu dituzte bost egunez Elexalden.
Abuztuaren 10ean, larunbata, pilota partidu profesionala antolatu dute Elexaldeko frontoian. Mikel Urrutikoetxea pilotari zaratamarrak Salaverrirekin osatuko du bikotea, Ibai Zabala eta Arteaga II.aren aurka.
Aurten lehenengo aldiz, Zeberioko herritarrek aukeratuko dute Sandonietako txupineroa nor izango den, galdeketa bidez.
Garagardo Trainera ere egin dute Etxebarriko jaietan. Lauko taldetan banatuta, garagardoa edo kalimotxoa ahalik eta azkarren edatea da ekintzaren helburua.