AXAko parkingean egongo dira bi urtez eta ondoren Parke Berdera lekualdatuko dira, beste bi urtez. Udalaren eta Txosna Batzordearen arteko akordioak lau urteko iraupena izango du.
Etxebarriko jaietan haur eta gazteentzako hainbat jarduera antolatzen dituzte. Besteak beste, uztailaren 24an, asteartez, Parkour tailerra izan da gazteentzako. Gorputzaren laguntza hutsarekin inguruneko puntu batetik bestera...
Uztailaren 23an, astelehenez, ospatu da Haur ginkana Etxebarriko jaietan. Partaidetza handia izan du probak eta 70 haur inguruk hartu du.
Uztailaren 22an, igandez, urtero hain arrakastatsua den Playback lehiaketa ospatu da, Adecka Merkatarein Elkarteak antolatuta.
Jon Fernandez boxeolariari egokitu zaio pregoia irakurtzea eta "Gora Etxebarri! Gora Etxebarriko Jaiak!" esanda, festa lehertu da udaletxeko plazan.
Hasi dira 2018ko Madalenak. Aritz Berri Dantza Taldeak hartu du aurten txupinazoa botatzeko ardura, dantza taldearen 20. urteurrenean.
Uztailaren 20an hasiko dira Etxebarriko jaiak. Jon Fernandez (Etxebarri, 1995) boxeolariak emango die hasiera jaiei, bera izango baita aurtengo pregoilaria.
Besteak beste, Larunbe, Olaizola II , Bengoetxea VI eta Aretxabaleta pilotariak arituko dira Arrigorriagako udal kiroldegian.
Gastronomia lehiaketak, bertsolariak, euskal dantzak, kirol txapelketak eta musika eskaintza zabala egongo da uztailaren 23ra arte.
"Jaietan ere ezetza beti ezetz" bideoak jaietan zehar baztertu beharreko jarrera matxistak biltzen ditu.