
Euskal Herriko hainbat udalerrietan kontzertuak eskainiko dituzte, tartean, Hego Uribe eskualdean bi emanaldi iragarri dituzte: Zaratamoko eta Zeberioko jaietan, alegia.

Ugaoko jaietako pregoilaria eta bolari bira emateko hautagaiak proposatzeko epea zabalduko du Jai Batzordeak ekainaren 4tik 10era.

Besteak beste, Trastorna2, Mr. Pongo Band, Fetitxe, Zoo eta Akerbeltz taldeek musika kartela osatuko dute. Errugbia eta esgrima batzen dituen Jugger kirolaren erakustaldia izango da.

Maiatzaren 25ean hasiko dira Olabarrieta auzoko jaiak Galdakaon. Besteak beste, umeentzako jarduerak, musika emanaldiak, kirola eta gastronomia lehiaketak antolatu dituzte.

Urriaren 6tik 14ra bitartean ospatuko dira San Fausto jaiak Basaurin. Oraindik egitaraua zehazteke dago, baina jaiak iragarriko dituzten kartelen lehiaketa abiarazi dute.

Uztailaren 19tik 23ra bitartean ospatuko dira Arrigorriagako jaiak. Uztailaren 22an, Madalena egunean, izango da Playback lehiaketa eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea.

Bi kategoria ezarri dituzte: 6 eta 14 urte bitartekoa eta 15 urtetik gorakoa. Lehenengo kategoriako irabazleak 100 euro jasoko ditu eta bigarren kategoriakoak 500 euro.

Maiatzaren 11tik 13ra bitartean ospatu dira Usansoloko jaiak. Larunbatean tortilla eta paella txapelketak izan dira eta hainbat herritarrek hartu dute parte: umeak, gazteak eta nagusiak.

Maiatzaren 11tik 13ra bitartean ospatuko dira Bekeako jaiak. Era berean, maiatzaren 20an Lasai Eguna ospatuko dute, jaiotan laguntzen duten pertsonei eskerrak emateko.

Maiatzaren 10etik 13ra bitartean ospatuko dira Burbustu auzoko jaiak, Zaratamon. Besteak beste, musika, gastronomia lehiaketak, karta txapelketak eta kalejirak antolatu dituzte.