Basaurin bi auzotan ospatzen dira San Juan jaiak, egitarau propioarekin: Basozelain eta Pozokoetxen. Udalerriko auzo gorenean bezala, Pozokoetxen ekainaren 23tik 26ra bitartean izango dira festak. Dantza ikuskizunak, rock kontzertuak, disko-festak, umeentzako tailerrak eta jolasak, paella eta tortila lehiaketak eta San Juan sua nabarmentzen dira.
Pozokoetxeko jaiak 2016 – Egitaraua
Ekainak 23, osteguna
18:00 Jaien hasiera, txupina eta batukada
19:00 Disko-festa: ‘Mari eta bere lagunak’
20:30 Herri txokolatada
22:30 ‘San Juan Gaua’ ikuskizuna Antzart taldearekin
23:00 San Juan sua
Ekainak 24, ostirala
08:00 Txupina Super Txeluren eskutik
11:30 Umeentzako tailerrak
17:00 Balioak dituzten ipuinak: balioetan heztea, berdintasuna, kontsumo arduratsua, gatazken konponbidea
19:00-20:00 XIX. Tortila txapelketa
22:00 Rock gaua: Atasko (Basauri) eta Sonic Toys (Iruña)
Ekainak 25, larunbata
08:00 Txupina
11:00-14:00 Umeentzako jarduerak
12:00 Kalejira Basauriko Haizedoinu taldearekin
13:00 Apar-jaia
18:00 Haurrentzako jolasak Gizarte Etxearen plazan
18:00 Erromeria: Txitxarrilloa
23:00 Disko-festa: Oihan Vega
Ekainak 26, igandea
08:00 Txupina
11:00-14:30 Paella lehiaketa
12:00 Kalejira Danbolin Txistu Elkartearekin
17:00 Electrocharanga Lokomotores
21:00 Jaien amaiera
