Ogibideak, Chicago 20. hamarkadan edo musika eta musikariak gaien artean aukeratu beharko dute herritarrek. Parte hartzeko epea zabalik dago ekainaren 12ra arte
Irailaren 11n, astelehenez, ospatuko da aurten Ugaoko jaietako indaba-jana. Urtero bezala, herritarrak mozorrotuta pasako dute eguna eta horretarako Jai Batzordeak inkesta zabaldu du ugaotarrek mozorroaren gaia aukera dezaten. Hiru proposamen daude: ogibideak, Chicago 20. hamarkadan (gansterrak eta charleston) edo musika eta musikariak. Inkestan parte hartzeko epea ekainaren 12an amaituko da.
