Gaur, irailak 7, hasiera eman diote Ugaon Udiarraga jaiei. Udalerriko kaleetatik kalejira egin eta gero, udaletxe plazan elkartu dira ugaotarrak pregoia eta txupinazoa entzutera. Aurten, Ugaoko Herri Ikastetxeko Aitama Guraso elkartearen esku egon da pregoia, bertsoak eta guzti.
