→Ugao

Chicago 20. hamarkadan, Ugaoko indaba egunean mozorrotzeko gaia

ugao udiarraga jaiak 2015 indaba jana mozorroak

Irailaren 11n ospatuko da aurten Ugaoko jaietako indaba-jana. Chicago 20. hamarkadan da herritarrek aukeratu duten mozorrotzeko gaia, botoen %44arekin.

Irailaren 11n ospatuko da aurten Ugaoko jaietako indaba-jana. Herri bozketa ekainaren 12an bukatu ostean, mozorrotzeko gaia hautatu dute dagoeneko herritarrek, aldeko %44ko botoekin: Chicago 20. hamarkadan, gansterrak eta charleston. Ogibideak gaiak botoen %31a jaso zuen eta Musika eta musikariak gaiak %25a.

Indaba-janak bat egingo du Udiarraga jaietako azken egunarekin. Era berean, bola jiratzeko ekitaldia izango da. Azken horren harira, hautagaiak bozkatzeko epea gaur, ekainak 29, bukatuko da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak