Udiarragako jaiak iragartzeko kartel lehiaketa martxan da eta ekainaren 30era arte egongo da zabalik lanak aurkezteko epea. Lehiaketak bi maila izango ditu: alde batetik 6 eta 14 urte bitartekoen kategoria (A maila) eta bestetik, 15 urtetik gorakoen kategoria (B maila).
Lehiaketaren oinarriak eskuragarri daude udal webgunean. Maila bakoitzeko sari bakarra banatuko dute: A kategorian marrazteko materialetan oinarritutako 100 euro eta B kategoriako irabazleak 500 euroko saria jasoko du. Epaia uztailaren 21ean emango dute jakitera.
