Ugako Udalak jakinarazi duenez, Udiarraga jaietan txosna bat ipintzeko asmoa duten irabazi-asmorik gabeko kirol klubek eta herriko elkarteek uztailaren 15era arte dute eskaerak egiteko epea. Interesatuek udaletxeko bulegoetan egin beharko dute eskaera.
