Abrisketako San Pedro auzora gerturatu gara, Mikel Ipiñaren aitite-amamen Larrinaga baserrira. Bertan entrenamendu saio naturala erakutsi digu arrigorriagarrak, gizakiaren ongizaterako terapia modura, eguzkitan eta zaldi artean
Sentimenduez ari garela, gazteek zeresan handia dute. Emozioak bor-bor dauden garaia da, aldaketa asko jasaten diren garaia. Eskualdeko hiru gazterekin batu gara sentimenduez eta emozioez berba...
Berehalakotasunaren logika, etengabe produzitzen egon beharra, bizitzaren idealizazioa eta “gizarte ahula”. Mila dira egunerokoan kezkatzen gaituzten gai filosofikoak. Hauek sakonago lantzeko, filosofo bati galdetu diogu zein...
Emozioak nola kudeatu ikasteko momenturik garrantzitsuena da haurtzaroa. Umeek etxe ingurunean eta hezkuntza zentroetan jasotzen duten heziketa emozionalari buruz jardun dugu Eneritz Jimenez psikologoarekin
Depresioaren eta antsietatearen aurkako farmakoen kontsumoan lehena da Espainiako Estatua nazioarteko mailan. Horren zergati posibleez hitz egin dugu Mikel Bazarekin, Zeberioko lehen arretako medikuarekin
Sentimenduek geure burua hobeto ezagutzen laguntzen digutela dio Leire Pinedo psikologo basauriarrak. Errealitate horretan murgildu gara berarekin eta bere esperientzian oinarritutako ezagutzaren inguruan mintzatu gara
Emozioak eta sentimenduak gure bizitzaren parte dira. Gauza berriak ikasten, beste batzuk ulertzen eta ekintzara bultzatzen laguntzen digute
Batzuetan pozik gaude, besteetan triste, haserre edo beldurturik. Eta seguru noizbait sentitu duzun zerbait hitzez irakurriko duzula datozen erreportajeetan eta elkarrizketetan
'Zelan sentitzen zara?' ale berezia hemen duzu doan irakurgai. Hego Uribe eskualdeko herritarretatik abiatuta, emozioak eta sentimenduak aztertzeko monografikoa.
Hirigintzaren eraldaketak markatzen du hiri eta herrien etorkizuna. Hirigintza berrien erronkei buruz edota hirigintza arloko parte-hartze prozesuei buruz hitz egin dugu Irantzu Ibañez arkitektoarekin.