Depresioaren eta antsietatearen aurkako farmakoen kontsumoan lehena da Espainiako Estatua nazioarteko mailan. Horren zergati posibleez hitz egin dugu Mikel Bazarekin, Zeberioko lehen arretako medikuarekin
Sentimenduek geure burua hobeto ezagutzen laguntzen digutela dio Leire Pinedo psikologo basauriarrak. Errealitate horretan murgildu gara berarekin eta bere esperientzian oinarritutako ezagutzaren inguruan mintzatu gara
Emozioak eta sentimenduak gure bizitzaren parte dira. Gauza berriak ikasten, beste batzuk ulertzen eta ekintzara bultzatzen laguntzen digute
Batzuetan pozik gaude, besteetan triste, haserre edo beldurturik. Eta seguru noizbait sentitu duzun zerbait hitzez irakurriko duzula datozen erreportajeetan eta elkarrizketetan
'Zelan sentitzen zara?' ale berezia hemen duzu doan irakurgai. Hego Uribe eskualdeko herritarretatik abiatuta, emozioak eta sentimenduak aztertzeko monografikoa.