Jon Martinez eta Aitor Arrutia bertsolariak izango dira. Ekitaldia 21:30ean hasiko da Basauriko Txarraska Gaztetxean. Sarrerak salgai daude 6 euroren truke.
Euskararen aldeko lasterketa gauzatzeko eragile askoren lana behar da: AEKko irakasleak, kilometroa erosi duten elkarteak, laguntzaileak eta dendariak.
Martxoaren 28an 22:45ean sartuko da 19. Korrika Ugao-Miraballesen. Ondoren, Arrigorriaga, San Migel, Basauri, Etxebarri, Aperribai, Galdakao eta Usansolo zeharkatuko ditu igandean.
Kantuak, bertsoak, antzerkia, erakusketak, tailerrak eta musika, besteak beste dira Udalak antolatutako zenbait jarduera. Euskal Astearen barruan ere Korrikaren inguruko ekitaldiak izango dira.
Badator! AEKko irakaslea da korrika datorrena. Begirada zorrotza dauka, aditua eta aritua, aztoreek harrapakinak ikuskatzeko, aukera egokia baliatzeko eta arrakasta ziurtatzeko darabilten bezalakoa. “Laguntzaile” bila ari...
Korrika badator! Badator KORRIKA!. Korrikaren hainbat ediziotan hartu dut parte, eta esan behar dut oso pozik ibiltzen naizela lanean, ahal dudan guztian laguntzen, lan egiten, antolatzen...
Korrika kulturalak estreinatutako antzezlana da ‘Fausto, herritar eredugarria’ eta otsailaren 20an Basaurira helduko da. AEKren eskutik 3 sarrera bikoitz zozketatzen ditugu.
Urtarrilaren 28an Basauriko Ibaigane Kultur Etxean aurkeztu zuen Bolintxu AEK euskaltegiak 2015eko Korrika. Hainbat herritar gerturatu ziren aurtengo Korrikaren nondik norakoak ezagutzeko
Ugao izango da eskualdeko lehendabizikoa. Handik Arrigorriagara, San Migelera, Basaurira, Etxebarrira, Aperribaira, Galdakaora eta Usansolora joango da 2015eko Korrika.
Joan den azaroaren 6an aurkeztu du AEKk 19. Korrika, eta hainbat ekimen jarri du abian euskararen aldeko lasterketa erraldoiari laguntzeko.