→Basauri

[Bideoa] 3.000 herritarrek salatu dituzte Basauriko jaietan izandako bi eraso matxistak

3.000 herritar inguru izan dira gaur Basaurin joan den asteburuan izandako bi eraso matxistak salatzeko egin den manifestazioan. “Ez ezetz da. Estamos hartas” lemapean, abiatu da manifestazio jendetsua San Pedro plazatik Solobarriaraino. Udaleko alderdi politiko guztiak izan dira presente, Andoni Busquet herriko alkatea buru.

“Lasai ibili nahi dugu, kalea gurea ere bada”, irakurri dute Solobarria plazako eskenatokitik Udalaren Berdintasun Batzordeko kide den Biki Pozok eta Aritz Urtiaga Herriko Taldeakeko presidenteak. Udalaren, Berdintasun Kontseiluaren, Mugimendu Feministaren eta Herriko Taldeaken ordezkarian izan dira bertan: “Erasotzaileei mezu argi eta ozena bidali nahi diegu: Ez zarete ongietorriak. Gure herrian ez dugu indarkeria matxistarik onartuko!”, eta emakumeei ere zuzendu zaizkie: “Kalea eta gaua gureak ere badira. Erasorik ez erantzunik gabe”. Eraberean, gogora ekarri dute bortxaketa krudelez gain, ukitzeak eta baboseoak ere sexu-erasoak direla. Ezin ditugu oharkabean pasatzen utzi, ez ditugu barneratu behar ohiko kontuak bailiran”.

Halaber, Udaleko Berdintasun Atalak eta Berdintasun Kontseiluak abiarazitako eraso sexisten kontrako protokoloak martxan jarraituko duela gogorarazi dute. Horren helburua da kuadrilek ere parte hartzea indarkeria matxistaren aurkako borrokan, haiek ere indarkeriaren aurkako agente izatea, eta lonjak zein kaleak gune seguru bihurtzea.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak