Ikasturte berria hasi da Basauriko Kareaga Goikoa ikastetxean. Hartu dituzten neurriak, beharrizanak eta eskolara itzulera izan ditugu hizpide Iñigo Arteagoitia eta Diana Esnaola irakasleekin.
Euskal Herriko uholderik larrienak gertatu ziren 1983ko abuztuaren 26an. Batez ere, uholdeek Bizkaia hondatu zuten, tartean, Hego Uribeko herriak.
'Eskarabillera' liburua argitaratu du Aldundiak, Basauriko jaietako protagonista nagusia. Andoni Abenójar idazle portugaletetarrak eta Eider Eibar ilustratzaile zornotzarrak egin dute liburua.
Uztailaren 24an omenaldia egin diote Josefi Gastelu Izkoari (1925-2020) Aperribain. 95 urtez bere etxea izan zena zutik mantentzeko aldarria egin dute Josefiren lagunek eta senideek.
Euskaraldia martxan da Galdakaon. Ahobiziez eta belarriprestez gain, aurten Ariguneak izenekoak agertuko dira Euskaraldian.
Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu Ugaon eta Amurrion, su-armak izateagatik eta droga-trafikoagatik. Talde kriminal bateko kide izatea leporatuta atxilotu dituzte.
Osasun publikoaren aldeko martxa egin du Pentsionisten Mugimenduak Galdakaoko udaletxetik Usansoloko Ospitaleraino. Bertan, osasun arloko zenbait langile batu zaizkie kontzentraziora.
Ekainaren 28an LGTBIQ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna aldarrikatzen da. Horren harira, 'Izan zu zeu' abestia sortu du La Basu rap abeslariak Basauriko zenbait herritarren laguntzarekin.
Irailaren 25etik urriaren 4ra bitartean ziren ospatzekoak San Migeleko jaiak, Basaurin. Hala eta guztiz ere, aurten ez da jairik izango, Mikelats Kultur Elkarteak sare sozialetan jakianarazi...
Euskaraldiaren bigarren edizioaren prestaketetan murgilduta dabil Basauri. Dagoeneko herri batzordea osatuta, edizio berri honek 2018ko dinamika zabaltzea eta sakontzea du helburu.