Sute handia piztu da Etxebarriko pabilioi batean, N-634 errepidearen parean. Basauri, Bilbo, Urioste eta Artazako suhiltzaileak bertaratu dira sutearen tokira. Suhiltzaileek jendez hustu dituzte ondoko pabilioiak...
San Migeleko jaietako lehen igandean izan da Playback lehiaketa. Ixatxak parkea beteta egon da lehiaketa ikusteko, eta partaideen eta ikusleen artean giro ezin hobea sortu da.
Hasi dira San Migeleko jaiak! Kuadrillen jaitsierak eman die hasiera jaiei. Iaz kuadrillen jaitsiera irabazi zuen Zirikariak kuadrillak irakurri du pregoia eta txupinazoa botatzearen ardura Irina...
Abusu sexualen kontrako martxa egin dute Basaurin irailaren 19an, ostegunez. Ez Naiz Isilduko plataformak deituta, dozenaka lagun batu da mobilizaziora.
Kuadrillen arteko Herri Kirolen txapelketa egin dute Galdakaoko jaietan, Txandapa kuadrillak antolatuta. Aurten Patxiku kuadrillak irabazi du txapelketa.
Soloarteko pasealekua berrireki du Basauriko Udalak. Iazko apirileko euri jasen ondorioz erori zen euste-hormaren eta pasealekuaren zati bat, eta ordutik lanean ibili da Udala.
Bizikleta lasterketa egin dute Galdakaoko jaietan. Baina ez ohiko bizikleta lasterketa: ur gainean egin dute lasterketa hainbat partaidek.
Kukaina antolatu du Zizpa Gazte Konpartsak Galdakaoko jaietan. Hainbat partaide izan ditu ekintzak, eta beste hainbat ikusle ere bertaratu da Elexaldeko igerilekuetara.
Galdakaoko jaien lehenengo igandean egin dute Galtzontzillo eta Kulero lasterketa. Gaueko 22:00etan abiarazi da lasterketa.
Julio Soto, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Onintza Enbeita aritu dira bertsotan Galdakaoko jaietan.