Zuzeneko ikuskizunekin eta zinema emanaldiekin aurrera doa Torrezabal Kultur Etxea. Zuzeneko ikuskizunei dagokienez, urrian lau antzezlan taularatuko dituzte: ‘El patio de mi casa’ (urriak 16. Besteak...
Hilabete hasieran jarri zuen martxan 'Kultur Plaza' ekimena Galdakaoko Udalak eta datorren astean amaiera emango diote. Aiora Azagirre kultura teknikariarekin izan gara.
Aurten, osasun-krisiak eraginda, hiru saio beharrean bakarrean antolatu dute Euskal Herriko Dantza Agerketa, Basauriko dantzarien laguntzarekin.
Bihar hasiko da berriro Social Antzokia zuzeneko ikuskizunekin. Hartu dituzten neurrien inguruan hitz egin dugu Fernando Nieva antzokiko programatzailearekin.
Olabarrietako Katamar haurreskola martxan da uztailetik. Higiene eta prebentzio neurriak bertan aurrera eramatea "erraza" izan dela diote Eva Cortés, Aurkene Idirin eta Iraia Sagasti haurreskolako hezitzaileek.
Ikasturte berria hasi da Basauriko Kareaga Goikoa ikastetxean. Hartu dituzten neurriak, beharrizanak eta eskolara itzulera izan ditugu hizpide Iñigo Arteagoitia eta Diana Esnaola irakasleekin.
Euskal Herriko uholderik larrienak gertatu ziren 1983ko abuztuaren 26an. Batez ere, uholdeek Bizkaia hondatu zuten, tartean, Hego Uribeko herriak.
'Eskarabillera' liburua argitaratu du Aldundiak, Basauriko jaietako protagonista nagusia. Andoni Abenójar idazle portugaletetarrak eta Eider Eibar ilustratzaile zornotzarrak egin dute liburua.
Uztailaren 24an omenaldia egin diote Josefi Gastelu Izkoari (1925-2020) Aperribain. 95 urtez bere etxea izan zena zutik mantentzeko aldarria egin dute Josefiren lagunek eta senideek.
Euskaraldia martxan da Galdakaon. Ahobiziez eta belarriprestez gain, aurten Ariguneak izenekoak agertuko dira Euskaraldian.