Datuak
Arrigorriaga | Udal hauteskundeak | Datutegia
Arrigorriaga | Udal hauteskundeak | Emaitzak. Hautagaiak, alderdiak, boto kopurua, zinegotziak, datu historikoak, aurreko hauteskundeak.
☉ Galdakao
BIDEOA | Iñigo Hernando (EH Bildu Galdakao): “Pozik egoteko moduko eguna da gaurkoa”
Emaitzak oso positiboak izan dira Galdakaoko EH Bildurentzat. 9 zinegotzi lortu dituzte, EAJk baino 3 gehiago

Emaitzak oso positiboak izan dira Galdakaoko EH Bildurentzat. Iñigo Hernando buru, koalizio ezkertiarrak 5.383 boto lortu ditu, EAJk baino 1.737 gehiago. Horrela, 9 zinegotzirekin helduko da Hernando Udalera, EAJren 6ren aldean.
“Eskertzekoa da jentearen babesa”, onartu dio zerrendaburuak GEURIAri. “Ikusiko dugu nola amaitzen den guztia, baina, printzipioz, itxura ona dauka: pozik egoteko moduko eguna da gaurkoa”. Hernandok EH Bilduk izan duen botoen hazkunde orokorraz ere jardun du: “Bagenekien joera goranzkoa izango zela, eta, agian, horrelako gauzak gertatu zitezkeela Bizkaian, ez bakarrik Galdakaon”.
#M28 | Galdakao | EH Bildu garaile da alde handiz; gobernua, erabakitzeke (% 93)
☉ Hego Uribe
#M28 | Parte-hartzea 3,3 puntu jaitsi da Hego Uribe eskualdean (18:00)

Udal eta foru ordezkariak aukeratzeko prozesua bere bidean da. 18:00ak bitartean, parte-hartzeak 3,3 puntu egin du behera Hego Uribe eskualdean, 2019ko bozekin alderatuta. Honakoa dira azken hiru udal-hauteskundeen parte hartze datuak Hego Uriben:
Arrigorriaga
2023: % 53
2019: % 53,5
2015: % 50,3
Basauri
2023: % 46,5
2019: % 50,6
2015: % 47,7
Etxebarri
2023: % 48,3
2019: % 49,9
2015: % 48,2
Galdakao
2023: % 50
2019: % 51,2
2015: % 46,7
Ugao
2023: % 54,3
2019: % 59
2015: % 54,4
Zaratamo
2023: % 52,5
2019: % 57,2
2015: % 55,6
Zeberio
2023: % 65,5
2019: % 70,3
2015: % 66,9
☉ Etxebarri
#M28 | Etxebarriko EAJk kultur etxe berria eraiki gura du Bekosolon
Aipatutako proposamenen artean garrantzi handia eskaini diote gizarte politikako proposamenei eta adinekoen jardueretarako aurrekontua eta baliabideak handitzea horien artean ageri da

Hauteskundeen atarian, Etxebarriko jeltzaleen alderdiak euskara eta kulturaren aldeko apustua egin du gazteek sortutako edukiez osatutako udal irrati bat sortuz eta Euskaltegidun kultur etxe bat eraikiz Bekosolon.
Gainera, aipatutako proposamenen artean garrantzi handia eskaini diote gizarte politikako proposamenei eta adinekoen jardueretarako aurrekontua eta baliabideak handitzea, zaintzaileen lan-poltsa sortzea edo itzuli beharrik gabeko partida ekonomiko berria sortzea ageri dira 135 puntuz osatutako programan.
Proposamen deigarriak
Hirigintza
– Kultur etxe berria eraikitzea Bekosolon. Areto balioaniztuna izango du zinema/antzerkia emateko, estudioko gelak, erabilera anitzeko aretoak, euskaltegia eta udal liburutegi berria jarriko dira
– Kirol anitzeko instalazio ireki bat egiteko inbertsioa egitea, estalki eta aldagelekin, Metacal zaharraren lurretan
– Bekosoloko kirol anitzeko zelaia eta petanka-jokoen gunea birmoldatzea
– Zintururiko futbol-zelaiko zorua hobetzea, ur-putzuak saihesteko
Gizarte politika
– Adinekoen jardueretarako aurrekontua eta baliabideak handitzea
– Elikagai galkorrak entregatzeko laguntza % 30 handitzea
– Zaintzaileen lan-poltsa sortzea
– Itzuli beharrik gabeko partida ekonomiko berri bat sortzea, beharra duten familiei edo hirugarren adineko pertsonei Etxebarriko lan-poltsaren zaintzaileak kontratatzen laguntzeko
– Bullying-a pairatzen duten eta pairatu duten familiei eta gazteei laguntzeko unitatea sortzea
Inklusibitatea
– Komun inklusibo bat ipintzea Etxebarriko kiroldegian eta beste bat Elkartegunean
Berdintasuna
– Berdintasuna sustatzeko jarduerak sustatzea: aurkezpenak, zineforuma, hitzaldiak udalerriko elkarteekin batera
– Berdintasunaz sentsibilizatzeko kanpainak abiaraztea
Mugikortasuna
– Etxebarribusaren doakotasuna ezartzea Gizatrans paseetan
Kultura
– Euskara, kultura, merkataritza eta ostalaritza sustatzeko udal irratia sortzea, Etxebarriko gazteek sortutako edukiekin
– Jaietarako aurrekontuaren % 50eko igoera
– Eskualdeko musika taldeentzako maketa lehiaketa sortzea
– Bizkaiko Trikitilari Gazteak txapelketaren antolaketa
Kirola
– Goitibeherak lehiaketa antolatzea Inertziako Kirol Federazioarekin batera
Datuak
Zeberio | Udal hauteskundeak | Datutegia
Arrigorriaga | Udal hauteskundeak | Emaitzak. Hautagaiak, alderdiak, boto kopurua, zinegotziak, datu historikoak, aurreko hauteskundeak.
Datuak
Zaratamo | Udal hauteskundeak | Datutegia
Arrigorriaga | Udal hauteskundeak | Emaitzak. Hautagaiak, alderdiak, boto kopurua, zinegotziak, datu historikoak, aurreko hauteskundeak.