Sareak

Datuak

Ugao / Udal hauteskundeak / Datutegia

Ugao / Udal hauteskundeak / Emaitzak. Hautagaiak, alderdiak, boto kopurua, zinegotziak, datu historikoak, aurreko hauteskundeak.

|

☉ Arrigorriaga

Harreman komunitarioak indartzea izango dute helburu Arrigorriagako Aniztasun Kulturalaren II.jardunaldiek

Astebeteko programazio oparoa osatu dute, herrigunean zein Abusun: tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, prestakuntzak, mahai-inguruak eta baita zineforuma ere

|

Jardunaldien aurkezpena / Arrigorriagako Udala

2022an abiarazitako bideari segida eman eta Arrigorriagako Udalak, Harrera eta Zubietxe elkarteekin batera, Aniztasun Kulturalaren II.jardunaldiak antolatu ditu maiatzaren 20tik 26ra bitartean. Aukeratutako datak badauka bere sinbolismoa, maiatzaren 21a Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna baita.

Jardunaldi hauen helburu nagusia “harreman komunitarioak sustatzea da”, eta horretarako astebeteko programazio oparoa osatu dute, herrigunean zein Abusun: tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, prestakuntzak, mahai-inguruak eta baita zineforuma ere. Gainera, giza liburutegiaren esperientzia errepikatuko da: munduko hainbat lekutatik etorritakoek beren migrazio-esperientziak kontatuko dituzte. Jardunaldiak igandean amaituko dira, munduko ogien dastaketa eta arepak egiten ikasteko tailerrarekin.

Udal ordezkariek azaldu dutenaren arabera “jardunaldiak Udalaren eta Arrigorriaga Harrera eta Zubietxeren, kulturartekotasunaren, migrazioen esparruan eta gizarte-bazterkeriaren aurka lan egiten duten erakundeen, arteko elkarlanaren emaitza dira”.

Prestatu dituzten ekitaldiekin arrigorriagarren errealitateen arteko hurbilketa eragin nahi dute, beti “hemen bizitzea erabaki dutenekin harrera-herri solidarioa izateko konpromisotik abiatuta”. Maite Ibarra, Arrigorriagako alkateak, jardunaldi hauen balioa nabarmendu nahi izan du:”Ez dugu ahaztu behar gure amek, aitona-amonek edo izekoek ere beste herrialde batzuetara emigratu zutela edo hona etorri zirela urte askoan zehar. Ziur gaude aurreiritziak uxatzeko modurik onena hurbiltzea eta entzutea dela”.

Harrera gida eguneratua

Bestetik, 2022ko jardunaldietan argitaratu zen Harrera Gida, Arrigorriagara iristen diren migratuei dauden baliabide eta zerbitzuei buruzko informazioa ematen diena, arabieraz, frantsesez eta ingelesez berrargitaratu eta eguneratuko dela zehaztu dute Udaletik.

Osorik irakurri

Datuak

Hego Uribe / Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak / Datutegia

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak / Emaitzak. Hego Uribe eskualdeko herrikako datu historikoak.

|

Osorik irakurri

Datuak

Hego Uribe / Espainiako hauteskundeak / Datutegia

Espainiako hauteskundeak / Emaitzak. Hego Uribe eskualdeko herrikako datu historikoak.

|

Osorik irakurri

Datuak

Zeberio / Udal hauteskundeak / Datutegia

Arrigorriaga / Udal hauteskundeak / Emaitzak. Hautagaiak, alderdiak, boto kopurua, zinegotziak, datu historikoak, aurreko hauteskundeak.

|

Osorik irakurri

Datuak

Zaratamo / Udal hauteskundeak / Datutegia

Zaratamo / Udal hauteskundeak / Emaitzak. Hautagaiak, alderdiak, boto kopurua, zinegotziak, datu historikoak, aurreko hauteskundeak.

|

Osorik irakurri