Etxebarriko bat, Basauriko beste bat eta Galdakaoko hiru dira Bizkaiko Foru Ogasunari dirua zor dioten eskualdeko enpresak.
EAJ eta Espainiko gobernuarekin lortu berri duen akordioaren barnean, Pozokoetxeko trenbide zabalgunea sei hilabeteren buruan libratzea aurreikusten dela jakinarazi du Basauriko Udalak.
Pertxin bidean dagoen trenbide-pasabidea kentzeko 206.000 euro inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak. Bide berria Torreondo kaleko pasagunearekin lotuko dute.
Ibaizabal ibaian uholdeak ekiditeko bigarren fasea amaitutzat eman du Eusko Jaurlaritzak. Hurrengo urratsa izango da Bengoetxe-Plazakoetxe eremua birgaitzea
Apirilean irekiko dute deialdia artista, diseinatzaile eta sortzaileek izena eman dezaten. Maiatzean hautaketa egingo dute eta ekainean burutuko da ekimena.