→Basauri

Raul de la Cruz: “Niri ere lagundu didate ipuinek bizitzaren fase ezberdinak gainditzen”

basauri raul de la cruz 2016 elkarrizketa

Irakaslea, ipuin kontalaria eta idazlea da basauriar gaztea. Ekainean bigarren liburua argitaratu du, ilustratua eta familiari zuzendua

Irakaslea, ipuin kontalaria eta idazlea da basauriar gaztea. Ekainean bigarren liburua argitaratu du, ilustratua eta familiari zuzendua

Raul de la Cruz Mate (Basauri, 1984) Haur Hezkuntzako irakaslea izateaz gain, ipuin kontalaria ere bada bere denbora librean. Orain dela zortzi urte murgildu zen ipuin kontalarien munduan eta orduz geroztik ez da gelditu. Esperientzia handia dauka ahozko narrazioan ikastoletan, liburu-dendetan zein liburutegietan. 2013. urtean Amalur, kontaidazu beste ipuin bat (Chiado Editorial, 2013) bere lehenengo liburu idatzia argitaratu zuen eta aurten, ekainaren 14an, bere bigarren liburua kaleratu du: Ipuin zirimiria (Seleer, 2016).

Haur Hezkuntza ikasi eta bide asko ireki omen dizkizu.

Bai, hala da. Hasiera batean ez nuen batere argi irakasle izan nahi nuenik ere. Bere garaian heziketa profesionalean sartu nintzen eta ondoren goi-mailako ikasketak egin nituen unibertsitatean. Bertan erabaki nuen irakasle izan nahi nuela eta hezkuntza munduan bidea egin nuen ipuin kontalarien alorrean.

Azaldu zergatik hasi zinen ipuin kontalarien munduan.

2008. urtean jaso nuen lehendabiziko Ipuin Kontalarien ikastaroa. Egia esateko, nahi gabe izena eman nuen tailer horretan, baina zerbait piztu zitzaidan barnean eta horretan prestatu nuen nire bidea. Hezkuntzaren arlo horretatik ekarpen- txoren bat egin ahal nuela pentsatu nuen.

Prestakuntza hori non hartu duzu?

Toki askotan jaso dut ipuin kontalaria izateko prestaketa. Euskal Herrian hasi eta ondoren Madrilera joan nintzen ikasten jarraitzera. Irakasle asko izan ditut, besteak beste, Raquel Imaz, Victoria Siedlecki eta Ixabel Millet.

Nola ematen duzu ezagutzera zure burua ipuin kontalari moduan?

Lan egiten dudan Sodupeko eskolako gurasoek eta elkarteek dagoeneko ezagutzen naute, baita Basauriko liburutegiek ere. Horrela, liburutegietatik liburutegietara ahoz ahokoa zabaltzen dute eta nigana jotzen dute. Sare antzeko bat sortzen da.

Ipuin kontalarien arlotik ekarpentxoa egin ahal nuela pentsatu nuen”

Idazlea ere bazara.

Bai. Hasiberria naiz. Momentuz, bi liburu idatzi ditut: Amalur, kontaidazu beste ipuin bat eta Ipuin zirimiria. Biak sei urtetik aurrerako haurrei eta gazteei zuzenduta daude.

Nola suertatu zitzaizun liburuak idazteko eta idazle izatearen ideia?

Hasiera batean beste idazle batzuen ipuinak idazten nituen nire erara, baina momentu batean erabaki nuen nire ipuin propioak ere azaleratu ahal nituela. Eta horretan hasi egin nintzen.

Zure estiloa zein den galdetuko banizu…

Nik neuk egindako bidaietako esperientzietan oinarritzen naiz ipuinak idazteko. Lehenengo ipuineko istorioak Indonesia aldean bidaian nengoela bururatu zitzaiz- kidan eta bigarren liburua idazteko Hondarribiako galdutako baserri batera joan nintzen: goizetan ibilaldiak egiten nituen eta arratsaldetan ipuina idazteari ekiten nion.

Nik neuk egindako bidaietako esperientzietan oinarritzen naiz ipuinak idazteko”

Ilustrazioek ere garrantzia handia dute zure publikazioetan.

Bai, hala da. Ilustrazioek niretzat garrantzia handia dute, batik bat, umeentzako ipuinak badira. ‘Amalur’ liburuan, egia esateko, garrantzi gutxi eman zien editorialak irudiei, baina ‘Ipuin zirimiria’ liburuan formatua erakargarriagoa da eta ilustrazioek leku nabaria dute, koloretan gainera.

Zure ustez, literaturak zer eskaintzen du?

Literaturak estrategiak eta tresnak ematen dizkie bai haurrei bai gurasoei eta orokorrean pertsonei fase bat gainditzeko edota horretan sakontzeko. Jakin behar dugu antzinatik kontatzen direla ipuinak eta ahozko tradizio hori mantendu egin dela eta gure garaira iritsi dela. Zerbaitengatik izango da hori. Nire ustez, literaturak eragin zuzena du pertsonengan, positiboa zein negatiboa.

Esate baterako…

Esate baterako, eragin positiboa du literatura klasikoak. Hasiera batean klasikoen kontrakoa nintzen, baina zenbait ikastaro eta sakonketa egin eta gero, literatura mota hau onuragarria dela esango nuke. Beste alde batetik, eragin negatiboa dute, nire iritziz, telebistaren mundutik atera diren liburuek, hau da, Peppa Pig edo Caillou bezalakoek. Azken nean, ez dute ekarpenik egiten, saldu daitezen da euren helburu nagusia, haurren heziketa axola gabe.

Zure ibilbidean zer nabarmenduko zenuke?

Ipuinek niri ere lagundu egin didate gauzak beste modu batera ikusten. Ez gauza zehatz batean, baizik eta orokorrean. Dakidan gauza bakarra da ipuinak kontatzen ditudanean asko disfrutatzen dudala eta umeei ere igorri egiten diedala sentsazio hori.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak