Ez naiz Darren Aronofskyren film ederraz ari. Beltxarga beltza Nassim Taleb filosofo eta ikertzaile libanoarrak garatutako teoria da, ezusteko gertaera bat deskribatzen duen metafora bat (behatzailearentzat),...
Derioko baserri batean sortu zen ama mundura, Gerra Zibila piztu zen urte berean. Zoritxarrez, pasa den uztailean hil zen handik ez oso urrun, Santa Marinako ospitalean...
Familia erdaldun batean hazi nintzen. Ama euskalduna da. Izan ere, ez zuen gaztelera ikasi eskolara joan arte. Mahaikide erdaldun bat jarri behar izan zioten Frankok inposatzen...
Frantziako eta Ipar Amerikako iraultzek zoriontasunaren eskubidea ekarri zuten. Erromatar kristautasunak goraipatzen zuen sufrimenduaren aurrean, modernitateak zoriontasuna ekartzen zigun. Gaur egun, postmodernitatearekin, zoriontasuna eskubidea baino betebeharra...
Denok omen ditugu gure bizitza markatzen duten gertaerak, gure izaera eta ibilbidea baldintzatzen dituztenak. Nire kasuan, behintzat, jazoera horiek begien ninietan islatuta etorri dira. Lehenengoa 1994an...
Idazleek eta sasi-idazleok beldur bat partekatzen badugu argitaletxe batek gure zirriborro bat arbuiatzearena da. Amodio-afera batean kalabazak jasotzearen antzeko sentsazioa da. “Narniako kronikak” bezalako liburu ikoniko...
Matematika irakasle aritu naiz hainbat urtetan. Ez da kasualitatea nik matematikak aukeratzea edo, hobe esanda, matematikak ni aukeratu izana. Izan ere mundu honetan bi pertsona mota...
Urte amaiera ate joka dugu. Balantzea egiteko garaia omen da, baita helburu berriak finkatzekoa ere, amaiera orori hasiera berri bat dagokio-eta. Abenduaren 31n hiltzen gara urtero,...
Aitarengandik ikasi nuen leziorik garrantzitsuena zera da: taberna bat defnitzen duena ez da tortilla pintxoa edo garagardoa apar ugariz zerbitzatzen dutenentz. Taberna baten ikurra kafea da.
Oraindik gogoratzen dut etxean lehentelebista aparailua erosi genuen egun hura. Orduko izpi katodikoen hodiko kutxa handi bat zen. Nik lau urte nituen eta anai nagusiak zortzi.