Uztailaren 25ean, Santiago egunean, XXXII. Gastronomia lehiaketa ospatu zen Arrigorriagan, Madalenak jaietan Angel Minguezen oroimenez. Parte hartzaileek bakailaoa, marmitakoa, paella eta tortillak prestatu zituzten.
Uztailaren 24an hasi dira Etxebarriko Santa Ana jaiak eta hilaren 31ra arte luzatuko dira. Pregoia irakurri eta omenaldi sorpresa egin ondoren, udaletxeko teilatutik milaka konfeti eta...
Uztailaren 24an hasi dira Etxebarriko jaiak. Koadrilen kalejirak eta fanfarreak girotu zituzten herriko kaleak eta ondoren udaletxeko plazatik pregoia irakurri eta omenaldia egin zioten etxebarritar bati.
Uztailaren 22an, Madalena egunean, ospatu zen IV. Oliba-hezur jaurtiketa, Aiko Maikoa kuadrilak antolatuta. Ume, gazte zein helduek parte hartu zuten eta irabazleak 9,90 metro luze jaurti zuen.
Uztailaren 22an hasi du URA agentziak Urbi eta Aperribai auzoak elkartzen dituen zubiaren eraisketa obrak. Bitartean, oinezkoentzako bidea ireki dute Urbi eta Bridgestone enpresaren artean.
30 gazte inguruk parte hartu zuten uztailaren 20an Arrigorriagako Madalenak jaietan ospatu zen II. Pizza Jaurtiketa txapelketan.
Uztailaren 18an ospatu zen Tarragonan 12 orduko proba. Basroller A taldeak lehenengo postua lortzeaz gain errekorra lortu zuen.
Uztailaren 19an Esku Pilotako Binakako Finalak ospatu ziren Arrigorriagako Udal Kiroldegian. Bertan, Arrigorriagako, Basauriko, Zaratamoko eta Zornotzako pilotariek parte hartu zuten.
Uztailaren 19an VIII. Irristaketa herri ibilbidea ospatu zen Arrigorriagan, Madalenak jaietako egitarauaren barruan. Bertan, Hego Uribe eskualdeko patinatzaileak elkartu ziren, aita Bizkaiko beste herrietakoak ere.
Uztailaren 17an Madalenak jaiak hasi ziren Arrigorriagan. Afro Sound System perkusio afro-brasildarra, Sama Siku fanfarrea, buruhandiak eta txupinazoa nabarmentzen dira lehenengo egunean.