
Eustatek argitaratutako datuen arabera, Bizkaia Hego Euskal Herriko herrialderik zaharkituena da, (46,4 urte bataz besteko adina), Gipuzkoa (45,59) edo Arabaren aldean (45). Sailkapen horretan salbuespena da...

Bilbotik Urduñara doan tren lineako 446 serieko trenera igo gara Basauri, Arrigorriaga eta Ugaotik igarotzen den zerbitzuak herritarrengan duen eragina ezagutzeko

Guzur Aretxa Kultur Elkarteak 40 urte bete ditu aurten eta urriaren 31n eta azaroaren 1ean egitaraua antolatu dute. Lau hamarkada hauetan elkarteak izan duen bilakaera eta...

Bai Ruperrek eta bai Itoiz taldeak lotura daukate Zaratamorekin, lehenak aspaldikoa eta bigarrenak egungoa ere

Aurten 20 urte bete dira Ulibarrik Etxebarriko Euskaltegia kudeatzen duenetik. Hala ere, ia bost hamarkada dira herritarrak euskalduntzeko makinak martxan jarri zituztenetik: ordutik milaka euskaldunberri sortu...

Javi Chueca aktore arrigorriagarra "El Poder del Silencio" filmaren protagonistetako bat da. Aitzakia horrekin, bere sorterrira ekarri zuten aurrestrenaldia, eta Lonbo Aretoa lepo bete zen filma...

Arkaitz eta Beñat ugaotarrek, Joseba arrigorriagarrak eta Jose Manuel basauriarrak Almeriako Titan Desert lasterketa egingo dute hezur-muina ematearen garrantziari ikusgarritasuna emateko. Lau bizipen eta helburu bakarra:...

Gernika-Palestina Herri Ekimenak deituta, Palestinaren kontrako genozidioa salatzeko protesta zaratatsuak egin dituzte Hego Uribe eskualdean: Arrigorriagan, Basaurin, Galdakaon, Ugaon, Usansolon eta Zeberion

Gandasegi ikastetxeko hainbat guraso batu eta palestinarren kontrako genozidioa salatzeko elkarretaratzeak antolatzen ari dira ostiralero Kurtzeko plazan, isiltasun instituzionalaren aurrean herri ekimena hauspotuz

Zaratamokoak esku pilota profesionalari agur esan ostean Danel hobekien ezagutzen duten pertsonekin elkartu gara, non eta bere bigarren etxea izan den Elexaldeko frontoian