‘Euskaraz bizi gura dot’ abenduko programazio berezia prestatu du Basauriko Udalak. Orotara, musika, kirola eta kultura erdigune duten hogei ekintza umeei, gazteei eta gurasoei zuzenduta. Egitarauaren lanketan herriko hainbat elkartek parte hartu dute, Euskararen herri batzordearekin batera.
Azken urteotan Udala eta herri eragileek lan egin duten ildo berean sakontzea bilatzen du abenduko programazio honek. Udalak berak proposatutako ekintzekin batera, herri eragileek kudeatutakoak ere agertu, denek helburu bera bilatuz: euskara bultzatzea eta hizkuntza ohiturak aldatzea.
Euskararen Egunaren bueltan antolatutako ekitaldi sorta azaroaren 24an izango du lehen geltokia. Xabier Lizaso piano-jotzaileak ‘Izeba tekla’ ikuskizuna eskainiko du 17:30ean Pozokoetxe Kultur Etxean. Hilaren 26an, Social Antzokian, 20:00etan, ‘Maitasunaren itxiera’ antzerkiaren txanda izango da, Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy aktoreen eskutik.
‘BEAT’ EUSKARA TALDEAREN AURKEZPENA ETA MUSIKA ESKOLA. Abenduaren 2an, Euskararen Egunaren bezperan, bi ekimen nagusi izango ditugu: batetik, ‘Beat’ izenez jaio berri den Basozelai auzoko euskara talde berriaren aurkezpena, 18:00etan, Basozelai Gizarte Etxean; bestetik, ordu berean baina Social Antzokian, Basauriko Musika Eskolaren ekitaldia: ikasleen emanaldiak eta Xabi Hoo, Kai Nakai eta STR artisten hitzaldi musikatuak izango dira ikusgai, Jon Gomezek aurkeztuta. Ikuskizunera joan nahi izanez gero, gonbidapenak antzokiko leihatilan eskuragai daude.
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN. Abenduaren 3an, ekitaldiz beteta etorriko da Euskararen Nazioarteko Eguna. Goizean goiz, 10:00etatik aurrera, Urbi institutuko, eta San Jose eta Basauri ikastetxeetako 80 ikaslek mintzodromoa egingo dute Solobarria plazan, Berbalagunek dinamizatuta. Gazteekin bereziki antolatu den lehen mintzodromo dinamika izango da aurtengo abenduaren 3koa.
Arratsaldez, umeei zuzendutako ipuin kontaketa egingo du Ana Apikak Kareaga Kultur Etxean, 17:30ean. Eta ordu berean, Solobarria plaza izango du erdigune kulturak: Basauri Eskubaloi Taldeak euskaraz entrenamendu bat nola egiten duten erakutsiko digu; ondoren, 18:00etan, Dantzalagunek dantza-sorta prestatu dute bertaratutako guztiek dantza egiteko; tartean, herriko txalapartarien erakusketa egongo da; azkenik, 18:30etatik aurrera, ‘Denbora muga barik’ bertso-saioa izango da Solobarrian, Euskal Idazleen Elkarteak antolatuta. Lau bertsolarik parte hartu dute saioan, tartean, Ander Anakabe eta Enare Muniategi. Egunari amaiera emateko, José Miguel Etxebarria Álvarez ‘Naparra’ istorioa jasotzen duen ‘Bolante baten historia’ filma emango dute Social Antzokian, 20:00etan. 80ko hamarkadaren hasieran, Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea zen Naparra desagerrarazpena kontatzen du pelikulak. Egun horretarako aurreikusita zegoen ‘Koplariak koplari’ emanaldia bertan behera geratu da Xabier Amurizaren familia inguruan izandako gaixotasun batengatik.
ABENDUAN ZEHAR, BASKOT GAUA ETA ‘ZU KAITZ EZ’ . Abenduan zehar, euskara sustatzeko eta hizkuntza ohiturak aldatzeko helburu bera duten ekintza gehiago antolatu dira. Abenduaren 17an, Baskot Gaua ospatuko dute Berbalagunek 20:00etan Solobarrian. Hilaren 22an, Social Antzokian, 18:00etan hasita, ‘Zu Kaitz Ez’ musika ikuskizuna egongo da ikusgai, Easo Gazte Abesbatzarekin eta Easo Eskolaniarekin.
Ekintza guztiak doakoak izango dira, Social Antzokian azaroaren 26ko antzerkia eta abenduaren 3ko musika ikuskizuna izan ezik. Horietarako sarrerak salgai daude Social Antzokiko ohiko salmenta guneetan.
‘DENBORA MUGA BARIK’ ERAKUSKETA ETA BIDEOKLIP LEHIAKETA . Azaroaren 15etik abenduaren 15era bitartean, Bilboko Moyua eta Basauri Metro geltokietan, ‘Denbora muga barik’ literatura erakusketa egongo da ikusgai. Bizkaiko idazle klasikoen literatura herritarrengana hurbiltzea da Euskal Idazleen Elkarteak antolatutako erakusketaren helburua.
Abendua euskaraz 2021. EUSKARAZ BIZI GURA DOT
Azaroak 24 – 17:30 – Pozokoetxe Kultur Etxea
IZEBA TEKLA. Haur ikuskizuna Xabier Lizaso piano-jotzailearekin
Azaroak 26 – 20:00 – Social Antzokia
MAITASUNAREN ITXIERA. Antzerkia
Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy
Abenduak 2 – 18:00 – Basozelai Gizarte Etxea
BEAT. EUSKARA TALDEAREN AURKEZPENA
Basozelai auzoko euskara talde berriaren aurkezpen ekitaldia
Abenduak 2 – 18:00 – Social Antzokia
BASAURIKO MUSIKA ESKOLA
Ikasleen zuzeneko musika emanaldia
Hitzaldi musikatuak:
XABI HOO, KAI NAKAI eta STR
Abenduak 3 – 10:00 – Solobarria
GAZTEON MINTZODROMOA
Urbi institutuko, San Jose eta Basauri ikastetxeetako gazteen mintzodromoa
Abenduak 3 – 17:30 – Karega Kultur Etxea
IPUIN KONTAKETA. Umeei zuzendutakoa, Ana Apikaren eskutik
Abenduak 3 – 17:30 – Solobarria
NOLA EGITEN DA ENTRENAMENDU BAT EUSKARAZ
Basauri Eskubaloi Taldearen eskutik
Abenduak 3 – 18:00 – Solobarria
DANTZALAGUNAK
HERRIKO TXALAPARTARIAK
Abenduak 3 – 18:30 – Solobarria
’DENBORA MUGA BARIK’ BERTSO-SAIOA
Lau bertsolarik hartu dute parte, tartean, Ander Anakabe eta Enare Muniategi. Euskal Idazleen Elkarteak antolatuta
Abenduak 3 – 20:00 – Social Antzokia
BOLANTE BATEN HISTORIA. Zinema
Abenduak 17 – 20:00 – Solobarria
BASKOT GAUA. Berbalagunek antolatuta
Abenduak 22 – 18:00 – Social Antzokia
ZU KAITZ EZ. Umeentzako musika, dantza eta antzerki ikuskizuna
Easo Gazte Abesbatza eta Easo Eskolania
Azaroak 15 > Abenduak 15 – Basauriko Metro Geltokian
‘DENBORA MUGA BARIK’ LITERATURA ERAKUSKETA
Euskal Idazleen Elkarteak antolatuta
