Guztira 129 herritarrek hartu dute parte Zeberioko Euskaraldian. Horietatik 105 lagun (%81,4) izan dira Ahobiziak eta gainontzekoak, 24 zeberioztar, Belarriprestak. Parte hartu duten gehienak (%63,6) emakumeak izan dira: 82 andrazkok, 43 gizonezkok eta ez bitarrak diren lau herritarrek eman dute izena aurtengo dinamikan.
