→Arrigorriaga

Mendekotasuna duten herritarren 87 zaintzaile artatu dituzte Arrigorriagan, 2022an

Ekimenarekin, pasa den ikasturtean baino 7 pertsonari gehiago lagundu diete 2022an; guztira, 87 zaintzaleri, horietatik 69, emakumeak eta 18, gizonak

Adinekoa zaintzailearekin // GEURIA

Arrigorriagako Udalak Zainduz programa dauka martxan, mendekotasun egoeran dauden edota ezgaitasuna duten pertsonen kargura dauden familiei laguntzeko. Ekimenarekin, pasa den ikasturtean baino 7 pertsonari gehiago lagundu diete 2022an; guztira, 87 zaintzaleri, horietatik 69, emakumeak eta 18, gizonak.

Programak aholkularitza zerbitzua, laguntza psikologikoa eta prestakuntzako hainbat jarduera eskaini dizkie kideei, bai laguntza taldeetan, bai banakako saioekin ere. Bestalde, zaintzaileez gain, adinekoentzako tailerrak ere antolatu dituzte asteartero erretiratuen etxean.

Azken datuen balorazioa egin ondoren, Udala, lehendik zeuzkan zerbitzuak mantentzeaz gain, laguntza psikologikoaren programa indartzeko aukera aztertzen ari da. Joana Etxeberria Politika Feminista eta Gizarte Ekintza zinegotziak azaldu duenez, behar gehien dituzten herritarrei udal-baliabideen eskaintza handitzeko lanetan ari dira Udaletik: “Konpromisoa hartu genuen eta horretan dihardugu: zerbitzu publikoak handitzen eta duintzen, zaintzaileak zaintzea ere ezinbestekoa delako”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak