Bridgestone pneumatikoen multinazioanalak Estatuko lau plantako langileei aplikatuko die Aldi Baterako enplegu-erregulazio Espedientea (ABEEE). Kaltetuen artean daude enpresak Basaurin dituen 1.000 langile inguru eta Usansoloko egoitzako ia 50. Geldialdia abenduaren 26an hasi eta Gabon Zahararrak arte luzatuko dela iragarri zuen enpresak azaroaren bukaeran; gaur, Crónica Vasca hedabideak jakitera eman duenez, BUP (Burgoseko egoitzako sindikatua), UGT eta CCOO sindikatuetako gehiengoa akordiora heldu da lanuzteak iraun artean langileen eros ahalmena mantendu ahal izateko. Adierazi dutenez, ABEEren lehen hiru egunak %100ean osatuko dira finkoekin, primekin eta plusekin, eta gainerako egunetan ere guztiz osatuko dira, baina primarik eta aldagairik gabe.
