→Hego Uribe

Elikadura jasangarriari buruzko kartel lehiaketa egingo dute Nerbioi-Ibaizabaleko eskoletan

Eskola Agenda 2030ean parte hartzen duten ikastetxeetako umeek hartu dezakete parte: Arrigorriagako, Etxebarriko, Galdakaoko eta Ugaoko hezkuntza zentroetako haurrek

Ugaoko Gaztelekuko gazteak Halloweeneko kartelak margotzen // Geuria

“Elikadura: ekoizpen eta kontsumo jasangarria” kartel lehiaketa martxan jarri du Nerbioi-Ibaizabal mankomunitateak. Ekimenean Eskola Agenda 2030ean parte hartzen duten ikastetxeetako umeek hartu dezakete parte: Arrigorriagako, Etxebarriko, Galdakaoko eta Ugaoko hezkuntza zentroetako haurrek.

Helburua lanaren gaiari buruzko informazioa zabaldu eta gainontzeko ikasleak zein herritarrak kontzientziatzea eta sentsibilizatzea da. Hain zuzen, elikadura jasangarriaren onurez, jaki hauek lortzeko jarraibideez eta jasangarritasun gutxiko elikadura jarraitzearen ondorioez hitz egin daiteke lanetan.

Kartelak edozein teknikarekin egin daitezke, betiere fisikoak eta A3 paper tamainakoak badira. Lehiaketan parte hartzeko, irudiei argazkia atera eta bereizmen onean bidali beharko da utniae2030@gmail.com helbidera, egilearen izen-abizenak, adina eta ikastetxea zehaztuta, azaroaren 30a baino lehen.

Data horretatik aurrera, lan guztiak Ortzadar S.L.-ko eta Nerbioi Ibaizabal Mankomunitateko teknikariek osatutako epaimahaiak baloratuko ditu, eta irabazleari obra bidalitako helbide elektronikotik jakinaraziko diote erabakia. Jasoko duten sariaz gain (zehazteko dago), lanik onenak udal, eskola edo mankomunitateko lokaletan erakutsiko dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak