→Hego Uribe

Kataluniako erreferendumaren aldeko kontzentrazioak, Hego Uriben

Kataluniako herriarekiko elkartasuna adierazteko eta urriaren 1ean bertan deitu duten erreferendumaren aldeko kontzentrazioa deitu dute Hego Uribeko EH Bildu udal taldeek. “Erasoen aurrean mobiliza gaitezen demokrazia eta Catalunyako herriaren alde“, diote euren sare sozialetan: “Kataluniarekin elkartasuna adiraziko dugu. Ekarri zure estelada edo ikurriña“.

Galdakaon gaur, irailak 20, iragarri dute kontzentrazioa 19:00etan Iturriondo plazan. Basaurin (Bentako plazan) eta Arrigorriagan (Lonboko errotondan) irailaren 22an, ostiralez, izango dira elkarretaratzeak 19:00etan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak