Emakume eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko helburuarekin, Etxebarriko Iñurtxi Elkarteak lantzen dituen beste hainbat proposamenen artean, Wikiemakume proiektua dago.
Greba feminista deitu dute nazioartean martxoaren 8an, baita Hego Uribe eskualdean ere. Basaurin eta Galdakaon manifestazioak izango dira.
Mireia de Diego, Patri Espinar, Ostalaritza Eskola, Ibaizabal Saskibaloi Taldea, Iraia Garcia, Usansolo Racing Taldea eta Argizai Skaut Taldea dira saria irabazteko hautagaiak.
Etxebizitzak eraikitzeko obren lizitazioa uda aurretik aurkeztuko dutela dio udal gobernu taldeak. Era berean, aurrerago 12 etxebizitza pribatu eraikitzea aurreikusi dute.
Erakundeek, eragileek, sortzaileek eta herritarrek euren proiektuak garatzeko, eta ikasketa era berriak sustatzeko lankidetza-espazioa da CimeLab.
Lurrikara batek Nepal astindu zuen urtean, 2015ean, Samsara Nepal elkartea sortu zuen Beatriz de Franciscok herriko enpresek eta norbanakoek dohaintzan emandakoari esker. Nepalekin zuen lotura, ordea,...
Era berean, Muguru kalean eta Ganekogorta kaleko zati batean solte dauden baldosak birjarriko dituzte. Galdakaoko EH Bilduk jarduketa hori proposatu zuen joan den astean.
Arkotxa eraldatzeko plan berriak tren geltoki berria, industria-gunea, erriberako parkea eta Galdakaorako eta Basaurirako bidegorrien lotura egitea bilatzen du.
Onintza Enbeita eta Oihana Iguaran aritu dira bertsotan udaletxeko plazan, ikusleek taloak jan eta nekazal produktuak erosi bitartean.
Ostiral duinak ekimena martxan jarri du LAB sindikatuak, "prekarietatearen aurka indarrak batzeko". Martxoaren 2an lehenengo elkargunea egin dute Arrigorriagan.