
Apirilak 7 dituen honetan Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori aitzakia hartuta, osasun langileen lana eskertzeko bideoa egin dute zenbait basauriarrek, Zirt Zart Basauri Gazteria Zerbitzuak antolatuta.

592 covid19 daude Hego Uribe eskualdean, aurreko egunean baino 6 gaixo gehiago. Datu ofizialen arabera, egoera egonkortzen ari da eskualdean.

Koronabirusaren krisiaren eraginez, bi asteko etenaren ondoren, Sidenorrek Basauriko fabrika zabalduko du berriro apirilaren 14an.

586 covid19 daude Hego Uribe eskualdean, aurreko egunean baino 26 gaixo gehiago. Positiboek gora egin dute Basaurin (+20) eta Galdakaon (+6).

Konfinamenduko laugarren asteari begira hau da erronka: Furor euskaraz. Egunero gai bat proposatuko dute eta gaiarekin erlazionatutako ahalik eta abesti gehien bildu behar ditu parataideak.

Frankismo garaian izan zen grebarik luzeena izan zen Bandasekoa. 163 eguneko lanuztea egin zuten Etxebarriko fabrikako langileek, 1966ko azarotik 1967ko maiatzera bitartean.

Erronkaren helburua da leihotik argazki bat egitea eta argazki hori paper batean marraztea. Jasotzen dituzten marrazki guztiekin erakusketa bat egingo dute Basauriko Gazteguneetan.

Galdakao-Usansolo Ospitalean guztira 168 pertsona daude ospitaleratuta, aurreko egunean baino 23 gutxiago. Altei dagokienez, atzo 32 eman zituzten.

Apirilaren 3ko txostenaren arabera, 540 covid19 daude eskualdean, aurreko egunean baino 29 gaixo gehiago.

Apirilaren 2ko txostenaren arabera, 511 covid19 daude eskualdean, aurreko egunean baino 25 gaixo gehiago. Kutsatutakoen kopuruak gora egiten duen arren, egoera egonkortzen ari da.