
Interesa dutenek irailaren 27ra arte dute izena emateko aukera, herriguneko edo Abusuko Herritarren Arretarako Zerbitzuan. Ikastaro batean baino gehiagotan eman daiteke izena eta formakuntza urritik abendura...

Irailaren 16an Euskal Herriko 47 lagun epaituko dituzte Madrileko Auzitegi Nazionalean, 11/13 sumarioaren baitan. Herrira, Etxerat eta Jaiki Hadiko kide ohiak dira auzipetuak, baita bitartekari zein...

Bihar hasiko dira Galdakaoko jaiak. Horren harira, Momoak Talde Feministak manifestazioa deitu du gaur, "eraso sexistarik gabeko jaiak" aldarrikatzeko.

Agirre Lehendakaria plazako Haurreskola berria martxan da dagoeneko, baina 18 familia kanpoan geratu dira. Arazoari irtenbide emateko, prozesu parte hartzailea zabalduko du Galdakaoko Udalak.

Harrizko zoladura desmuntatu eta elizaren sarrerako oztopo arkitektonikoak kendu nahi ditu Udalak. Halaber, elizaren ataria ibaiko pasealekuarekin lotu nahi dute eskailera berri batekin.

Roberto Noval arrigorriagarrak hamahiru urte eta erdiko zigor eskaera jaso du fiskalarengandik. 2013an atxilotu zuten, Herrirako kide izateagatik, eta sei urte pasa ditu epaiketaren eta espetxearen...

Basauriko Ibiltarien Sareak martxa hartu du berriro uda ondoren. Basauriko parke eta berdeguneetan zeharreko ibilaldiak egingo dituzte asteazkenero.

'Abusu sexualen prebentzioa haurtzaroan' hitzaldia antolatu dute irailean Basaurin. San Migeleko Taberna Nagusian izango da hitzaldia irailaren 13an.

Herriko jaiak direla eta, "eraso sexistarik gabeko jai osasuntsuak" aldarrikatzeko manifestazioa deitu du Momoak Talde Feministak irailaren 12an.

Etxeetan sortutako hondakinak jasoko ditu irailaren 9tik 13ra, astelehenetik ostiralera.