Sutea piztu da 13:30ak aldera Basauriko Katalunia kaleko etxebizitza batean. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira tokira.

Gidabaimena euskaraz kanpainaren bitartez, 17 eta 23 urte bitarteko gazteek 100 euroko diru laguntza jasoko dute azterketa teorikoa euskaraz egiten badute.

Bitartekariek, batez ere, elkarbizitzaren alorrean udalerrian ematen diren gatazketan esku hartzen dute. Udal zerbitzu hau doakoa da.

Gas isurketa gertatu da gaur goizean Galdakaon, Txomin Egileor kaleko 48. zenbakian. Suhiltzaileek gas ihesa moztea lortu dute.

Dantza, musika eta jatekoa nagusi izan dira bost egunez Zeberion eta horrek eragina izan du Zubialdeko errekan: edalontziak, potoak, poltsak, zigarro-mutxikinak, papera...

Genero islamofobiari buruzko mintegia antolatuko dute irailaren 16an Basaurin, Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren bitartez.

Lehendabiziko edizioaren erantzun onak bultzaturik, Etxebarri Con Siria elkarteak bigarren aldiz antolatuko du Mendi Martxa irailaren 29an, berrikuntzekin.

Galdakaoko Bagabiz Euskara Elkartea irailean hasiko da lehendabiziko ekimenak martxan jartzen, Santakurtzetan.
Gertaerak 13:30ak aldera jazo dira Kareaga Goikoa kaleko etxebizitza batean. Ertzaintzako agenteak lekura gerturatu eta gizona aurkitu dute, baina labana barik.

Gezurra da Basaurin sare sozialen bitartez zabaltzen ari den etxez etxeko lapurreten inguruko mezua. Hala baieztatu dute Gurutze Gorriak eta Basauriko Udalak.