
Ollarganeko gazteak 9,1 segundu behar izan ditu bataz beste Rubik kuboa askatzeko eta iazko marka hobetu du; 10,3 segundu behar izan zituen 2018an.

Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministen atarian, Egin Dezagun Topa! neska* gazteen topaketak antolatuko dituzte urrian Lizarran. Hego Uriben aurkezpen asanblada egingo dute Galdakaon.

Galdakaoko udal gobernu taldea ostalariekin bildu da, Santakurtze jaietan kultur eskaintza bultzatzeko asmoarekin.

Laura Orue zeberioztarraren erailketaren 20. urteurrena beteko da irailean. Irailaren 2an Lauraren aldeko meza egingo dute Zeberion.

Eusebio Aldekoa egoitzako ordezkariek irakurri dute aurten pregoia: "Jaia beti jai, ospatu pozik eta alai. Hori bai, baina ez ahaztu: ez beti da ez!".

Sarek deituta kontzentrazioa egingo dute Ugaon abuztuaren 31n, larunbatez, larriki gaixorik dauden presoak etxeratzeko eskatzeko.

San Migeleko La Fabrica Kolektiboak 'Kurdistan. Emakumeak eta iraultza' hitzaldia antolatu du abuztuaren 30ean San Migel Bizirik elkartearen egoitzan.

Euskal Herriko abesbatzarik onena aurkitzeko saio musikala jarriko du martxan irailean ETBk. Ugaoko Sarea Abesbatzaz gain, Basauriko Zirzira taldeak ere hartuko du parte saioan.
57 kontsultari eta 13 erreklamaziori erantzun die Arrigorriagako Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) 2019ko bigarren hiruhilekoan.

Martxan da dagoeneko Ugaoko Enplegu Zentro berria. Arrigorriagakoa joan den astelehenean zabaldu ondoren, Ugaokoa ere abian jarri du Lanbidek aste honetan.